Atzealdea Foru arauen proiektuak (2019-2023 legealdia)

Informazio juridikoa

Arabako Foru Aldundiak 2019-2023 legealdian onartutako foru arauen proiektuak

389/2022 Erabakia, ekainaren 28koa. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko 2021eko kontu orokorrari buruzko foru arau proiektuari eta Arabako Batzar Nagusietara bidaltzeari, arauz izapidetua izan dadin Onestea honako hau berretsiko duen foru arauaren proiektua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, Arabako Lurralde Historikoan garraioaren arloko datu aurreratuak sortzeko, Europar Batasunak finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU) (335/2022 Erabakia, ekainaren 7koa) Foru arau proiektua, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren eta Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundien arteko administrazio arteko hitzarmena berresteko, Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen den AP-68 autobidearen zatiaren gaineko eskumenak arautu eta koordinatzeko (299/2022 Erabakia, maiatzaren 24koa.) Foru Arauaren Proiektua zeinaren bidez arautzen baitira Arabako Foru Aldundiak errepideko lurreko garraioen arloan zerbitzu ematearen, nahitaezko titulu eta liburuak jaulkitzearen eta jarduerak egitearen tasak (225/2022 Erabakia, apirilaren 5ekoa.) Foru arau proiektua, Arabako Lurralde Historikoko 2022. urterako aurrekontua gauzatzeko abenduaren 21eko 33/2021 Foru Araua aldatzen duena. Irakurketa bakar bidez edo, modu subsidiarioan, premiazko prozedurak izapidetzea eskatu da (212/2022 Erabakia, apirilaren 5ekoa.) Foru Arau Proiektua, zeinak berresten baitu “Grand départ Tour de France-Pays Basque 2023” ekitaldia antolatzeko 2021-2023 lankidetza Hitzarmenari atxikitzeko gehigarria (135/2022 Erabakia, martxoaren 15ekoa). Foru arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien arteko lankidetza hitzarmena berresteko, 2022-2024 aldian euskara hutsezko hedabideen funtzionamendu ziurtatzeko (88/2022 Erabakia, otsailaren 22koa). Foru arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoarekin, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin, Euskal Irrati Telebistarekin eta EITB Media SAUrekin lankidetzan aritzeko hitzarmena berresteko, SUSTRAIA telebistako programa ekoizteko (39/2022 Erabakia , otsailaren 1ekoa) Foru arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien arteko lankidetza hitzarmena berresteko, Euskaraldia ekimena gauzatzeko 2021-2024 aldirako (724/2021 Erabakia, azaroaren 30koa). Foru Arauaren proiektua Arabako Lurralde Historikoaren 2022rako Aurrekontua gauzatzeari buruzkoa (677/2021, azaroaren 15ekoa) Foru arau proiektua, ezartzen dituena ekonomia suspertzeko neurriak, ticketbai aplikatzeko neurriak eta zergen arloko beste neurri batzuk. Eskatzen da presako prozeduraz izapidetzea (676/2021 Erabakia, azaroaren 15ekoa). Foru arauaren proiektua, honako hau berrestekoa: Ceutako Hiri Autonomoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren (Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien bidez, adingabeak babesteko erakunde publikoak direnez gero) arteko jarduketa protokolo orokorra, bakarrik dauden adingabe migratzaileak babesteko eta lurralde artean lekualdatzeko jarduketak koordinatu ahal izateko (674/2021 Erabakia , azaroaren 9koa) Foru arau proiektua, zeinak berresten baitu Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena, AP-1 eta A-1 errepideen arteko egungo konexioan, Armiñongo lotunean, sarbide adarren edukiera bi noranzkoetan handitzeko obrak finantzatu eta gauzatzeko (658/2021 Erabakia, azaroaren 2koa). Foru arau proiektua, irabazteko xederik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruz (626/2021 Erabakia, urrriaren 26koa). Foru arau proiektua, zeinak berresten baitu errepide bidezko garraioen foru hitzarmenaren eguneraketa, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin (622/2021 Erabakia, urriaren 26koa). Foru Arauaren Proiektua, landa zonan populazioari eusten laguntzekoa zioen adierazpena (611/2021 Erabakia, urriaren 19koa) Foru arau proiektua, ingurumenarekin loturiko zerga neurrien eta beste zerga neurri batzuei buruz (549/2021 Erabakia, irailaren 21ekoa) Foru arau proiektua, zeinak berresten baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko lankidetza hitzarmena, larrialdiak kudeatzeko lankidetzaren arloan (553/2021 Erabakia , irailaren 21ekoa) Foru arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearekin sinatutako lankidetza hitzarmena berresteko, NBEF eta LGENG funtsen kargura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa garapenerako neurrien kudeaketari lotutako jarduerak eskuordetzeari buruzkoa (515/2021 Erabakia, irailaren 7koa). Foru Arauaren proiektua, honako hau berrestekoa: “Kanarietako Autonomia Erkidegoaren (Kanarietako Gobernuaren bidez) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren (Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien bidez, adingabeak babesteko erakunde publikoak direnez gero) arteko jarduera protokolo orokorra, bakarrik dauden adingabe migratzaileak babesteko eta lurralde artean lekualdatzeko jarduerak koordinatze aldera (476/2021 Erabakia, uztailaren 27koa) Foru arau proiektua, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari kudeaketa esleipena egiteko hitzarmena berresteko, Arabako Foru Aldundiaren informazio jakina autonomia erkidegoen, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Ceuta eta Melilla hirien esku jartzeko (410/2021 Erabakia, uztailaren 6koa) Foru Arauaren proiektua, aldatzen duena Arabako Foru Kontratazioen Zentralaren osaera eta funtzionamendua arautzen duen urtarrilaren 14ko 1/2015 foru araua (371/2021 Erabakia, ekainaren 15ekoa) Foru Arauaren Proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena berrestekoa, bost erakundeen arteko lankidetza oinarriak ezartzeko 2021-2024 ekitaldirako (303/2021 Erabakia, maiatzaren 25ekoa). Foru Arau Proiektua, Arabako Foru Aldundiak eta Burgosko Probintzia Diputazioak Trebiñuko enklabeari buruz egindako lankidetzako esparru akordioa berrestekoa (167/2021 Erabakia, martxoaren 30koa). Foru Arau Proiektua, tresna teknologikoak erabili beharra ezartzen duena (73/2021 Erabakia, abuztuaren 23koa.) Foru Arau Proiektua, zeinak berresten baituen Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena, N-240 errepidean Ubideko udalerrira sartzeko hegoaldeko bidegurutzea berrantolatu eta hobetzeko eraikuntza proiektua idazteko eta obrak gauzatzeko (79/2021 Erabakia, otsailaren 23koa). Foru Arau Proiektua, zeinak berresten baitu Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrarekiko lankidetza hitzarmena, EMSIME” aplikazioaren ustiapen bateratua ezartzekoa, kudeaketa museografikoa egiteko eta webgunearen bidez informazioa trukatzeko (32/2021 Erabakia, urtarrilaren 26koa). Foru arau proiektua, berrestekoa Nafarroako Foru komunitateak eta Arabako Foru Aldundiak bidaiariak errepidez garraiatzeko erabilera orokorreko zerbitzu publiko erregularraren arloan beren emakidetako trafiko jakin batzuei dagokienez sinatu beharreko lankidetza hitzarmena (11/2021 Erabakia, urtarrilaren 19koa). Foru arau proiektua, berrestekoa Arabako Foru Aldundiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak A-3700 Bilbo/Gasteiz errepideko bidaiarien garraio publiko erregularraren zerbitzu bateratua emakida bidez elkarlanean kudeatzeko izenpetu beharreko hitzarmena (12/2021 Erabakia, urtarrilaren 19koa). 2021.urterako zerga neurien Foru Arauaren Proiektua (659/2020 Erabakia, abenduaren 17koa.) Foru arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien arteko hitzarmena berresten duena, 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komuna ezartzeko (588/2020 Erabakia, azaroaren 24koa). Foru arau proiektua, Arabako toki erakundeentzako finantzaketa eta aurrekontu neurriak ezartzen dituena. Irakurketa bakar bidez eta, modu subsidiarioan, premiazko prozedurak izapidetzea eskatu da (406/2020 Erabakia, irailaren 1ekoa.) Arabako Lurralde Historikoko Eskola Kirolaren Foru Arauaren Proiektua (265/2020 Erabakia, ekainaren 16koa). Foru Arau proiektua, zeinaren bidez berresten baita Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Foru Ogasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundiek egindako hitzarmena, berehalako informazio hornidurarako errolda instrumental bat sortzeko dena (337/2020 Erabakia, uztailaren 21ekoa). Foru Arau Proiektua, zeinaren bidez berresten baita Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arteko lankidetza hitzarmena, Arabako Mendialdeko asfalto naturalen meatze paisaiak berreskuratzekoa (402/2020 Erabakia, abuztuaren 4koa). Foru Arau proiektua, zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiaren eskuetara itzuliko baitira Arabako Ekialde Lautadako Urkidetzari emandako ondasunak, hura desegin delako (206/2020 Erabakia, maiatzaren 12koa). Foru Arau Proiektua, Arabako Lurralde Historikoko 2020. urterako aurrekontua gauzatzeko abenduaren 17ko 24/2019 Foru Araua aldatzen duena (229/2020 Erabakia, ekainaren 2koa). Foru Arauaren proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren artean, Gasteizen bus elektriko adimenduna ezartzearen osagarri gisa, BEI/BEA-ren karga unitate funtzionalaren eraikuntza proiektua gauzatzeko izenpetutako hitzarmena berresteko (178/2020 Erabakia, martxoaren 31koa). Foru Arau Proiektua, LIFE IP "URBAN KLIMA 2050" proiektuko onuradun koordinatzailearekiko (Sociedad Pública de Gestión Ambiental IHOBE, SA) eta onuradun elkartuekiko LIFE IP proiektu horretarako Patzurgo Akordioa (129/2020 Erabakia, otsailaren 25ekoa). 2020 urterako zerga neurrien foru-arau proiektua (732/2019 Erabakia, azaroaren 14koa). Zerga neurrien foru-arau proiektua (641/2019 Erabakia, urriaren 15ekoa). Foru arau proiektua, Arabako Foru Aldundiaren zehapen araubidea arautzen duen maiatzaren 30eko 17/1993 Foru Araua indargabetzen dueña. Eskatzen da irakurketa bakarreko prozeduraz izapidetzea (463/2019, uztailaren 23koa). Foru arau proiektua, toki korporazioetako kideen ordainsarien araubidea arautzen duena (476/2019 Erabakia, uztailaen 23koa). Foru arau proiektua, edukiontziak erosteko dirulaguntza Arabako Foru Aldundiaren eta Aiarako Kuadrillaren lankidetza hitzarmenaren baldintzen arabera emateko (637/2019 Erabakia, urriaren 8koa). Foru arau proiektua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aldatzeko martxoaren 27ko 10/2019 Foru Arauaren ondorioak zehazten dituena (629/2019 Erabakia, urriaren 8koa).

Aldatze data 2022/06/29

Sortze data 2021/09/29

Gaia Informazio juridikoa