Dirulaguntzak

Izaera orokorrez, urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko Diru laguntzei buruzkoak, dioenari jarraiki, dirulaguntza dugu administrazio publikoek pertsona publiko edo pribatuei emandako diruzko ekarpena, baldin eta baldintza hauek betetzen baditu:

Emandako diru laguntzak.
  1. Diru ematea onuradunen zuzeneko kontraprestaziorik gabe egitea.
  2. Diru emate horrek badakarrela, ezinbestean, helburu jakin bat betetzea , proiektu bat gauzatzea, jarduera bat egitea edo jarrera jakin bat hartzea, horiek guztiak gauzatuta edo gauzatu gabe egonik ere, edo egoera jakin bat gertatzea. Dirua jasotzeko, aurretiaz ezarritako betebehar materialak eta formalak bete beharko ditu pertsona onuradunak.
  3. Finantzatzen den proiektuaren, ekintzaren, jarreraren edo egoeraren helburuak onura publikoko edo gizarte intereseko jarduera bat edo xede publiko bat sustatzea izan behar du.

Nola ematen dira dirulaguntzak?

 

Norgehiagoka

Dirulaguntzak emateko ohiko prozedura norgehiagoka da: dirulaguntzak emateko prozeduran, aurkeztutako eskaerak erkatu egiten dira, oinarri arautzaileetan eta diru laguntzaren deialdian ezarritako balioespen irizpideen arabera (ALHDFAren 20.1 artikulua).

Dirulaguntzak deialdian ezarritako muga aintzat hartuta ematen zaizkie, oinarri arautzaileetan ageri diren irizpideak erabilita, balioespen handia duten eskaerei.

Foru arauan agertzen diren “laguntza publikoak” “dirulaguntzatzat” hartu behar dira.

Zuzeneko dirulaguntza

Zuzeneko dirulaguntzak emateko prozedura salbuespenezkoa da eta, hartara, beheko diru laguntzak baino ezin dira eman prozedura hori erabiliz:

  • Aurrekontuetan agertzen diren diru laguntza izendunak.
  • Lege mailako xedapen batek ezarritako emateari edo zenbatekoari lotutakoak, betiere xedapen horrek diru laguntza emateko zuzeneko prozedura kontuan hartzen badu.
  • Salbuespenez, beste diru laguntza batzuk, baldin eta herri, gizarte, ekonomia edo giza arrazoiak edo behar bezala bidezkotutako arrazoiak direla eta, deialdi publiko baten bidez emateko zailtasuna frogatzen bada.