Arabako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenak
Arabako Foru Aldundiak sinatzen dituen hitzarmen eta akordio guztien berri eman behar die herritarrei eta horien zerrenda jendaurrean argitaratu behar du. Gainera, alderdi sinatzaileak, hitzarmenaren xedea, iraupena, aldaketak, hitzartutako prestazioak, prestazio horiek egin beharreko subjektuak eta, hala badagokio, hitzartutako betebehar ekonomikoak adierazi behar dira, bai eta hitzarmenean txertatutako gizarte klausulak ere, eta horien artean, berdintasun arlokoak.
Arabako Foru Aldundiak ohiko jarduera darabil lankidetza harremanak lantzeko beste antolakunde publiko edo pribatuekin, bere eskumenen esparruan, interes publiko eta interes erkideko xedeak lortzeko, betiere araudi erregulatzaile egokiari men eginez.