Bitarteko propioei emandako mandatuak
Arabako Foru Aldundiak honako enkargu hauek egiteko eskatu ahal izango dio pertsona juridiko bati (pertsona juridiko publikoa zein pertsona juridiko pribatua) bitarteko propio pertsonifikatu gisa kalifikatuta badago: obrak, hornidurak, zerbitzuak eta obren eta zerbitzuen emakidak, Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen 32. artikuluaren arabera.
Bitarteko propioei emandako mandatuak foru erabakien eta aginduen bidez gauzatzen dira. Urtero argitaratzen da bitarteko propioei emandako mandatuen informazioa, eta Euskadiko Kontratazio Plataformaren kontratatzailearen profielean ere erregistratuta dago.