Erakundearen konpromisoak
Funtsean, honako arau hauek arautzen dituzte Araban eskumenak egikaritzen dituzten Administrazio mailen arteko finantza harremanak:
- 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru erakundeen arteko harremanei buruzkoa;
- 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duena;
- 10/2023 Legea, apirilaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko kupoa 2022-2026 bosturtekoan zehazteko metodologia onartzen duena;
- 4/2021 Legea, baliabideen banaketarako eta foru aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2022-2026 aldian aplikatuko den metodologiarena;
- 19/1997 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsarena;
- 9/2017 Foru Araua, apirilaren 12koa, Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Plana (2018-2023) arautzen duena/17/2025 Foru Dekretua, maiatzaren 27koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bitartez Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta 2026-2027rako deialdia;
- 21/2013 Foru Araua, ekainaren 27koa, auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Arabako toki entitateetan obra txikiak egiteko laguntza programak arautzen dituena.
Araudi hori aplikatuz gero, Arabako Foru Aldundiak Estatuari, Eusko Jaurlaritzari eta toki erakundeei zenbateko ekarpena egin
behar dien zehaztu daiteke, eta ondorioz, zein diren Ekonomia Itunetik eratorritako Arabako Foru Aldundiaren baliabide erabilgarriak.
Informazio gehigarria
Erakundeen arteko eredutik sortutako Berezko Aurrekontua AFA
| 2025 | 2026 proiektua | % Aldakuntza | |
|---|---|---|---|
| ZERGA ITUNDUEN SARRERAK | 3.039,16 | 3.252,60 | 7,02 |
| ERAKUNDE SARRERAK | 127,21 | 155,44 | 22,19 |
| BESTELAKO SARRERAK | 103,86 | 98,23 | -5,42 |
| ZORPETZE PROPIOA | 80,95 | 77,12 | -4,73 |
| SARRERA GUZTIRA | 3.351,18 | 3.583,39 | 6,93 |
| ERAKUNDEEN ARTEKO EREDUTIK SORTUTAKO EKARPENAK (*) | 2.649,34 | 2.856,67 | 7,83 |
| BEREZKO AURREKONTUA (**) | 701,84 | 726,72 | 3,54 |
(*) Erakundeekiko Konpromisoak: Kupoa, Ekarpenak, TEFF, Gizarte-zerbitzuetako Erakunde Arteko Funtza, Biltza Nagusientzako zuzkidura.
(**) Berezko aurrekontua: Erakundeekiko konpromisorik gabe. Foru-Plana, obra txikiak egiteko laguntzak, auzo harremanak sustatzeko ekimenak eta Udalek itundu gabeko zergetan duten partaidetza sartzen dira.
Kupoa Estatuari eta Ekarpenak Eusko Jaurlaritzari Garbiak
| 2025 | 2024 | % Aldakuntza | |
|---|---|---|---|
| KUPOA ESTATUARI | 166,26 | 171,06 | -2,80 |
| EKARPENAK EUSKO JAURLARITZARI | 2.138,96 | 1.904,11 | 12,33 |
Arabako Lurralde Historikoari onartutako obligazioak
| 2025 | 2024 | % Aldakuntza | |
|---|---|---|---|
| Toki Erakundeen Finantzarako Foru Funtsa Garbia (TEFF) | 310,00 | 272,66 | 13,74 |
| Udalen Partaidetza Itundu Gabeko Zergetan | 0,70 | 0,73 | -9,43 |
| Gizarte Zerbitzuen Zorroa | 2,90 | 2,78 | 1,07 |
| Finantzaketa Toki-Erakundeetarako Gainerakoa (1) | 21,10 | 17,24 | 22,29 |
| Beste transferentzia eta dirulaguntza arrunt batzuk | 6,42 | 6,00 | 7,60 |
| Beste kapital transferentzia eta dirulaguntza batzuk | 9,90 | 6,99 | 41,54 |
| GUZTIRA | 350,90 | 306,30 | 14,56 |
(1) Sartzen du: Foru Plana, Larrialdietako Lanak, Obra txikiak egitea eta Auzo harremanen arloko ekimenak
Milioiak €tan