Foru entitateak
Araba Garapen Agentzia
Sozietate hau ondasun higiezinen sektorera zuzendu zen, lur-eremu industrialaren promoziora, zehazki. Jarduera nagusia Arabako probintziaren barnean industrialdeak sustatzera zuzentzen da.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Partaidetzaren %: 100
- Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Sailari atxikitako foru sozietate publikoa
Fundación Vitoria-Gasteiz, Araba Mobility Lab Fundazioa
Mobility Lab Fundazioa, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak osatzen dute, Gasteizen eta Arabako Lurralde Historikoan mugikortasuna eta logistika hobetzeko.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Partaidetza %: 50
- Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailari atxikitako fundazio publikoa
ARABAT-Arabako Bideak
Arabat, Arabako Bideak-Vías de Álava, S.A., Arabako Foru Aldundiaren Herri Lan eta Garraio Sailaren menpeko elkartea da, eta bere helburua Vitoria-Gasteiz-Eibar autopistaren Arabako Lurralde Historikoko tartea zaindu, mantendu, ustiatzea eta horren segurtasuna zaintzea da.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Partaidetzaren %: 100
- Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailari atxikitako foru sozietate publikoa
Arabako Foru Suhiltzaileak
Erakundearen xedea herritarren bizitza eta gizartearen eta gizabanakoen ondarearen osotasun fisikoa bermatzea eta babestea da, bai prebentzioaren bidez, bai erakundearen berezko eskumenekoak diren larrialdietan eta ezbeharretan esku hartuz.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Partaidetzaren %: 100
- Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailari atxikitako foru erakunde publikoa
Arabako Kalkulu Gunea
Helburu hori betetzeko asmoz, Arabako Foru Aldundirako, Arabako Biltzar Nagusietarako eta horien menpeko erakundeetarako informatika jarduerak gauzatzen ditu. Jarduera hori, gainera, Arabako udal eta bestelako erakunde publiko batzuetara ere badago bideratuta.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Partaidetzaren %: 100
- Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Sailari atxikitako foru sozietate publikoa
ENARGI. Arabako energia berriztagarriak
2020. urtean, Arabako Foru Aldundiak "Enargi Araba S.A." Foru Sozietate Publikoa eratzea onartu zuen. Enargiren xedea energia berriztagarriaren ekoizpenarekin lotutako jarduketa mota guztiak sustatzea eta bultzatzea izango da.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Partaidetzaren %: 100
- Ekonomiaren Garapenaren eta Jasangarritasunaren Sailari atxikitako foru sozietate publikoa
Arabako Artium Fundazioa
Artium kultura-jardueren zentroa eta museoa da, eta bere eginkizuna, ondare garaikidea bildumatu, ekoitzi, zabaldu, ikertu eta ezagutaraztea, kultura garaikidean hezitzea, eta gaur egungo sorkuntzaren inguruan esperientziak garatzen laguntzea.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Artium_partaidetza
- Kultura eta Kirol Sailari atxikitako fundazio publikoa
Santa María Katedrala Fundazioa
Santa Maria Katedrala Fundazioa Gasteizko tenplurik enblematikoena eta balio historikorik handiena duena Osorik Zaharberritzeko Plan Gidaitzailaren proposamenak kudeatzeko eta garatzeko sortutako erakundea da. Fundazioa 1999. urtearen amaieran eratu zuten Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Gotzaindegiak. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta hiru erakunde horietako ordezkariek osatzen dute patronatua edo gobernu-organoa.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Santa Maria Partaidetza
- Kultura eta Kirol Sailari atxikitako fundazio publikoa
Kirolaraba Fundazioa
Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea izango da, eta xede gisa izango du Araban kirola sustatzea eta garatzea, eta arreta berezia jarriko dio errendimendu handiko kirol ez profesionalari. Bere helburua lortzeko, era guztietako baliabide ekonomikoak lortzen saiatuko da, nahiz eta fundazioak gauzatuko dituen programak finantzatzeko erabiliko diren laguntza publiko eta pribatuei lehentasuna emango zaien. Halaber, profesionaletan aritzen ez den edozein kirolari edo kirol erakunde babestea bultzatuko du, babesa zuzena nahiz zeharkakoa izan.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Partaidetzaren %: 100
- Kultura eta Kirol Sailari atxikitako fundazio publikoa
Añanako Gatz Harana Fundazioa
Añanako Gatz Harana Fundazioak hiru helburu nagusi ditu: Paisaiaren kultura materiala eta ingurumen kultura lehengoratu eta kontserbatzea, haren iraunkortasuna bermatzeko. Kalitate bikaineko gatza, Añanako gatza, ekoiztea teknika tradizionalen bidez, modu jasangarrian eta gatz egileen milaka urteko jakituria errespetatuz. Herritarrei zabalik dagoen leheneratze proposamenaren bidez, kultura ekimenak garatzea, horiek guztiak giltzarri izaten ari baitira eskualdeko gizartea, ekonomia eta turismoa garatzeko.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Añana Partaidatzea
- Kultura eta Kirol Sailari atxikitako fundazio publikoa
Indesa 2010 S.L.
Indesa 2010 irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, pertsona ezinduei kalitatezko enplegu egonkorra eskaintzeko sortutakoa, erabateko laneratze eta gizarteratzea lortzeko asmoz.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Partaidetzaren %: 99,939
- Gizarte Politiken Sailari atxikitako foru sozietate publikoa
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoa da. GOFEren xedeak Arabako Lurralde Historikoko gizarte ongizateko gizarte zerbitzuei eta politikei lotutako jarduerak antolatzea, kudeatzea, ematea eta burutzea dira.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Partaidetzaren %: 100
- Gizarte Politiken Sailari atxikitako foru erakunde publikoa
Gazteriaren Foru Erakundea
Arabako Gazteriaren Foru Erakundea (GFE) Arabako Foru Aldundiaren erakunde autonomo bat da, Euskara, Kultura eta Kirolaren Sailari atxikia. GFEak jardun lerroak definitzen ditu, era autonomoan garatu eta kudeatu ahal izateko Arabako gazteei zuzendutako jarduerak.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Partaidetzaren %: 100
- Kultura eta Kirol Sailari atxikitako foru erakunde publikoa
Naturgolf
NATURGOLF SA, lehen Tourmontana SA zena, 1993ko azaroaren 19an eratu zen. Sozietatearen xedea da ekonomiaren, gizartearen, kulturaren, kirolaren eta turismoaren inguruko jarduerak sustatzea, garatzea eta gauzatzea, bai eta natura ingurunearekin zerikusia duten naturagune babestuetan jarduerak kudeatzea ere, betiere Arabako gizartea eta ekonomia garatzen eta hobetzen laguntzen badute, aberastasuna eta enplegua sortzen dituzten ekimenak sustatuz.
- Gardentasun ataria
- Webgunea
- Partaidetzaren %: 99,98
- Lurralde Orekaren eta Lurralde Antolamenduaren Sailari atxikitako foru sozietate publikoa