Zer da Aholku Batzordea?

Aholku Batzordea Arabako Foru Aldundiko aholkularitza organo gorena da, eta 40/1999 Foru Dekretuak arautzen du. Independentziaz eta autonomia funtzionalez jarduten du, eta Diputatu Nagusiaren Sailariatxikita dago.

Nori ematen dio aholkua?

  • Arabako Foru Aldundiari;
  • bere erakunde autonomoei;
  • eta foru sozietate publikoei, arau batek hala eskatzen duenean.

Arabako Batzar Nagusiei ere aholku eman diezaieke, organo eskudunak hala erabakitzen duenean.

Noiz eman behar du irizpena Aholku Batzordeak?

Aholku Batzordeak nahitaezko irizpena eman behar du, lege batek edo foru arau batek hala ezartzen duenean. Eta kasu hauetan ere:

  • Araugintzako foru dekretuen proiektuak.
  • Landuko dituzten erregelamendu proiektuak:
    • Lurralde Historikoaren eskumen esklusiboa diren gaiei buruzko foru arauak
    • Autonomia Erkidegoko legeak, lurralde historikoari bere edukia erregelamendu bidez garatzea dagokionean
  • Lurralde Historikoaren eskumenei buruzko proiektuak, baldin eta eskumen horiek bereganatu, laga edo eskuordetu behar badira
  • Administrazio xedapenak eta egintzak ofizioz berrikustea
  • Administrazioaren kontratuak, kasu hauetan:
    • deuseztasuna planteatzen denean;
    • interpretatu behar direnean;
    • edo kontratua suntsiarazi nahi denean eta kontratista aurka dagoenean,
    • edo Herri Administrazioen Kontratuen Legeak ezartzen duenean Batzordeak esku hartu behar duela.
  • Berrikusteko administrazio errekurtsoak
  • Foru Aldundiko sailen arteko eskuduntza gatazkak
  • Foru administrazioen ondare erantzukizunari buruzko erreklamazioak, erreklamatutako zenbatekoa 50.000 eurokoa edo handiagoa denean

Egin al dezake beste proposamenik?

Bai. Txostenak eta irizpenak emateaz gain, Batzordeak iradokizunak eta proposamenak egin diezazkieke Foru Administrazioko organoei.

Proposamen horiek Administrazioaren jarduna hobetzera eta interes orokorrak hobeto lortzera bideratuta egon behar dute.

Batzordearen irizpenak eta erabakiak nahitaezkoak dira?

Ez, oro har.

Batzordearen irizpenak eta erabakiak ez dira lotesleak. Horrek esan nahi du, lege edo foru arau batek kontrakoa ezartzen ez badu, organo hartzaileak ez daudela behartuta haiei jarraitzera.

Esteka honetan, Aholku Batzordeak 2017az geroztik emandako irizpenak dituzu.