Nola eskatu informazio publikoa?

Informazio publikoa hainbat modutan eska dezakezu: idatziz, ahoz edo bide telematikoz.

Aurrez aurreko eskaera

Eskaera ahoz edo idatziz aurkez dezakezu.

Non?: Erregistro Orokorreko bulegoak
Probintzia plaza 5, 01001 Gasteiz *Beste aukera batzuk

Telefonoa: 945 181 807

Deskargatu eredua pdf formatuan

Eskaera telematikoa

Egoitza elektronikoaren bidez ere egin dezakezu eskaera. Gogoratu beharrezkoa dela egoitzan autentifikatzea.

Hasi eskaera egoitzan

Informazio publiko motak:

Jarraitu ezazu aukera bakoitzean dagoen estekari, bilatzen ari zarena honako hau bada:

Eskaera osorik beteta ez badago...

Eskaera akastuna edo zehaztugabea balitz, eskatzaileak 10 eguneko epea izango du behar bezala betetzeko. Bete ezean, eskaera artxibatu egingo da.

Dohainik da?

Informazioa dohainik eskuratuko da. Hala eta guztiz ere, kopiarik egiten bada edo informazioa jatorrizkoa ez den beste formatu batean eskatzen bada, zenbateko bat ordaintzeko eskatuko da, bidali beharreko informazioaren euskarri gisa erabilitako materialen kostuaren eta eskuetaratutako informazioa bidaltzeagatiko kostuaren arabera.

Ez zaude ados jasotako erantzunarekin?

Erreklamazioa jarri