2023-2027 aldirako Gobernu Plana
Zer da gobernu plana?
Legegintzaldi bakoitzean Arabako Foru Aldundiaren gobernu plana onartzen da. Gobernu plana zehazten duen dokumentuan honako hauek identifikatzen dira: lortu nahi diren helburu estrategikoak, jarduera eta ekintza esanguratsuak, horiek lortzeko bitartekoak eta epeak, bai eta horiek gauzatzeko ardura duten organoak ere.
2023-2027 legealdirako Gobernu Plana, etorkizuneko erronkei aurre egiteko gure Lurraldearen garapen jasangarrirako ibilbide estrategikoa marraztuko duen dokumentu giltzarria da.
Gobernu Plana lurraldearen etorkizuneko ikuspegiarekin bat datozen 5 ardatz nagusitan egituratzen da:
Ardatz estrategiko bakoitza ondoz ondoko hedapena duten hiru azpimailatan egituratzen da:
- Xede estrategikoak (XE): gobernu planak lortu nahi dituen helburu zehatz eta ebaluagarriak dira. 35 helburu estrategiko daude guztira.
- Jarduera ildoak (JI): lehentasuna duten jarduketa multzo egituratuak dira. Lehentasunezko jarduera bakoitza Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) erlazionatuta dago, eta dagokion sailak koordinatuko du. Lehentasunezko 99 jarduera ildo daude guztira.
Planaren jarraipena
Aldizka, planean ezarritako helburuen eta jardueren aurrerapen maila argitaratzen da.