Gardentasunaren, partaidetzaren eta gobernu onaren foru arauari buruzko gida erraza
2017ko otsailean, Arabako Lurralde HIstorikoko sektore publikoaren 1/2017 Foru Araua Gardentasunarena, herritarren parte hartzearena eta gobernu onarena argitaratu zen.
Instituzioen gardentasunari esker, herritarrek erakunde publikoek egiten duten lana ezagutu dezakete, eta beren politikak betetzeko eta betearazteko eskatu.
Arabako Lurralde Historikoko gardentasuna eta herritarren parte hartzea da Euskararen eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaren eskumena, eta horren arduraduna da, 2019-2023 legeladian, Lexuri Ugarte Aretxaga.
Euskararen eta Gobernu Irekiaren eskumenak:
- Euskara politikak Arabako Lurralde Historikoan
- Herritarren partaidetzarako, gardentasunerako eta gobernu onerako politikak Arabako Foru Aldundian eta foru sektore publikoan
- Politika publikoen ebaluazioa eta emaitzen komunikazioa bultzatzea
- Arabako Foru Aldundiak Interneten duen presentzia eredua
- Ordenamendu juridikoaren arabera esleitzen zaizkionak eta eskuordetzen zaizkionak
- Harremanetarako: gobernuirekia@araba.eus
Foru arau horren helburuak ondokoak dira:
-
Herritarrak foru gobernuaren politika publikoak ikuskatu eta kontrolatzeko gauza izatea.
- Herritarrek administrazioaren eskura dagoen informazio publikoa eskuratzeko modua izatea.
- Herritarrek ahotsa baliatzea, kontsultak edo beste bide batzuk erabiliz, gai publikoetan parte hartze erantzukizunkidea izan dezaten.
Nork bete behar du araua?
- Foru Aldundiak, foru erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko foru entitate publikoek, foru sozietate publikoek, foru sektore publikoko fundazioek eta foru sektore publikoko partzuergoek.
- Zerbitzu publikoak edo administrazioaren eskumenak egikaritzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek –haiei eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute sektore publikoaren gardentasunari lotutako betebeharrak betetzeko–.
- Foru sektore publikoaren diru laguntzak jasotzen dituzten alderdi politikoek, sindikatuek eta enpresa antolakundeek.
- Laguntza eta diru laguntzetan, 100.000 euro baino gehiago jasotzen dituzten erakunde pribatuek, edo erakunde horien guztizko sarreretatik % 40, gutxienez, laguntza edo diru laguntzetatik datorrenean, betiere 5.000 eurotik gorakoak direnean.
Publizitate aktiboa
Publizitate aktibotzat dugu informazio publiko esanguratsua argitaratzea, aldiro aldiro, modu sinesgarri eta eguneratuan, botere publikoen kontu ematea hobetzeko helburuz.
Zer argitaratu behar da?
Erakundeari buruz
- Funtzioak eta antolaketaren egitura.
- Enplegatuak: Langile publikoen kopurua, urteko ordainsariak, aholkuari eta konfiantzazko karguen kopurua, liberatutako pertsonen kopurua…
- Goi kargudunak: identifikazioa, ordainsariak, ondasunen aitorpena, bateragarritasuna, agenda…
- Enplegu publikoa: Enplegu publikoaren eskaintzak.
- Ondasun higiezinen zerrenda.
- Partaidetza duten erakunde publiko eta pribatuen zerrenda.
Lege informazioa
- Araudia.
- Foru arauen proiektuak.
- Foru dekretuen proiektuak.
Kontratuak, hitzarmentak eta diru laguntzak
- Kontratu guztiak (xedea, iraupena, zenbatekoa, esleipena), erakundeak eta kontratazio organoak.
- Sinatutako hitzarmen guztiak (xedea, iraupena, alderdi sinatzaileek, hitzartutako prestazioak…).
- Kudeaketa esleipenak eta bitarteko propioei emandako mandatuak.
- Emandako diru laguntzak eta laguntzak (zenbatekoa, xedea, zertarakoa…).
- Alderdi politikoei emandako diru laguntzak.
Informazio ekonomikoa
- Aurrekontuak eta urteko kontuak.
- Finantza adierazleak.
- Aurrekontu egonkortasuna.
- Zorpetzea.
- Abalak.
- Gastu publikoa.
Gobernu plana
- Plan estrategikoak eta jarraipena.
- Jarduketa garrantzitsuak.
Non ikusi daiteke?
Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Irekiaren atarian - irekia.araba.eus
Web orriak antolaera erraza dauka, erabiltzaileetan funtsatuta, informazio hori guztia eraz egituratzeko
- Nork osatzen du Foru Aldundia? Erakundeari, enplegatuei, kargu publikodunei, araudiari eta abarri buruzko informazioa.
- Zer egiten du eta noiz egiten du? - gobernu plana eta helburuen betetze maila.
- Nola egiten du? Aurrekontu sailak kudeatuz - informazio ekonomikoa.
- Datu gehiago behar duzu? informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.
- Iritzia eman eta parte hartu nahi duzu? Parte-hartzea
Informazioa eskuratzeko eskubidea
Edozein herritarrek ezagutu eta eskura dezake Administrazio Publikoak, haren jarduerak egikaritzean, prestatu, aldatu edo eskuratu duten informazioa, eskaeraren arrazoia justifikatu beharrik gabe.
Administrazioak informazio publikoa eskuratzeko eskaerei erantzun behar die hilabeteko epean, ebazpen bidez.
- Informazio publikoa eskuratzeko prozedurari buruzko ohiko galderak
-
Informazio publikoa eskuratzeko eskaeren kudeaketari buruzko jarraibidea/instrukzioa.
Parte hartzea
Parte hartzeak bideratzen du herritarren partaidetza gai publikoen inguruko erabakiak hartzerako orduan.
Zer da parte hartze erregistroa?
Parte hartze erregistroan jasota dauden guztiei aldez aurretik ematen zaie abian jartzen diren prozesu parte hartzaile guztien berri.
Ondokoek osatzen dute erregistroa:
- Entitate kolektiboak
- Interes taldeak
- Hausnarketa taldeak
- Herritarrak
- Elkarteak
- ...
Era berean, gobernu irekiaren atariaren (irekia.araba.eus) bidez ere parte har daiteke.
Zer tresna erabil daiteke parte hartzeko?
- Inkestak, zundaketak, kontsulta foroak, eztabaida eta kontsulta guneak, herritarrentzako panelak, kontsulta irekiak, herri epaimahaiak, eztabaida parte hartzaileak...
- Bitarteko elektronikoak erabil daitezke edo aurrez aurrekoak izan daitezke.
Herritarrek parte hartzeko eskubide zehatzak
- Politika publikoen diseinuan, emaitzen ebaluazioan eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazioan parte hartzeko eskubidea.
- Jendaurrean jartzeko izapideetan, alegazioak eta oharrak aurkezteko eskubidea.
- Arauzko ekimenak sustatzeko eskubidea
- Xedapen orokorrak prestatzen parte hartzeko eskubidea
- Zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko jarduketa proposamenak edo iradokizunak egiteko eskubidea.
- Herritarren jarduerei dagokienez, foru sektore publikoaren laguntza eskatzeko eskubidea.
- Erakunde publikoei gizartearen aurrean kontu ematea eskatzeko eskubidea