Gardentasunari eta informazio publikoaren eskuragarritasunari egindako ebaluazioa
Arabako Foru Aldundiak urtero txosten bat egiten du aurreko urtean gardentasunaren arloan egindako lanaren berri emateko.Txosten horren barruan hauek daude: publiotasun aktiboaren eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen arloetako eginbeharrak betetzeari buruzko informazioa.
- Publikotasun aktiboa: Foru aldundian zein foru sektore publikoan egindako jardueraren gardentasuna bermatzeko informazio publiko garrantzitsuena bildu eta zabaltzen da, aldizka eta modu eguneratuan.
- Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: pertsona fisiko eta juridiko guztiek eskubidea dute foru aldundiaren eta foru sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeen eskuetan dagoen informazio publikoa eskuratzeko.