Administrazioarekiko auzierrekurtsoei buruzko txostena:
Urtero, Arabako Foru Aldundiak txosten bat argitaratzen du aurkeztutako administrazioarekiko auzi errekurtsoei eta abian diren prozesu judizialei buruz.
Lege Aholkularitzako Zerbitzuak Foru Aldundia aholkatu eta defendatzen du epaitegien, auzitegien eta Arbitraje Batzordearen aurrean. Hala ere, gai batzuetan, zeregin horiek beste sail batzuetako aholkularitza juridikoei egokitu dakizkieke.
Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailaren antolaketa zehaztu arte, Lege Aholkularitzako Zerbitzuak ekainaren 1eko 22/2021 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarritako eginkizunak beteko ditu. Foru Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu horrek Diputatu Nagusiaren Sailaren egitura arautzen du.