Nork egiten du lan foru aldundian?

Langile publikoak dira administrazio publikoetan interes orokorren zerbitzupean eginkizun ordainduak betetzen dituzten pertsona guztiak.

Arabako Foru Aldundian langile publiko mota hauek daude:

empleados públicos en DFA
  • Langile gehienak funtzionarioak dira. Iraunkorrak izan daitezke (karrerako funtzionarioa) edo aldi baterakoak (bitarteko funtzionarioa). Bi kasuetan sarbidea oposizio sistema bidezkoa da edo lehiaketa-oposizio bidezkoa; horrek aukera berdintasuna bermatzen du, merituaren eta gaitasunaren irizpide objektiboei jarraikiz.

  • Behin-behineko langileak: Kargu publikoentzat konfiantzazko edo aholkularitza bereziko eginkizunak betetzen dituzten langileak dira. Administrazioarekin duen lan erlazioa automatikoki amaitzen da laguntza ematen dion agintaritzak kargua uzten duen unean.

  • Langile liberatuak: jarduera sindikalean langileak ordezkatzeko eta haien eskubideak defendatzeko dedikazio esklusiboa duten funtzionarioak dira.

Informazioaren bat falta da?