Foru kargu publikoak
Nortzuk dira foru kargu publikoak?
-
Diputatu nagusia eta Foru Gobernu Kontseiluko gainerako kideak
-
Foru Aldundiko zuzendariak
-
Foru sektore publikoko erakundeetako zuzendari kudeatzaileak
Dedikazio esklusiboa:
Ezin dute aldi berean jardun foru kargu publikoan eta merkataritza, lan edo industria arloko postu, kargu, ordezkaritza, lanbide edo jarduera batean, ez publikoan ez pribatuan, ez beren kontura ez besteren kontura. Indarrean dagoen araudiak salbuespen batzuk onartzen ditu. Foru Gobernu Kontseiluak, interes publiko berezia aintzat hartuta, sektore publikoan beste postu batean aritzeko izendatu ahal ditu eta horretan ezin dute ordainsaririk jaso.
Ordainsari bakarra:
Foru Aldundiaren kargu publikoek ezin dute jaso ordainsari bat baino gehiago administrazio publikoen edo haien mendeko edo haiei lotutako erakundeen aurrekontuen kontura. Halaber, ezin dute jaso jarduera pribatuen ondoriozko ordainsaririk ere, indarreko araudian ezartzen diren salbuespenak gorabehera.
Jardueren aitorpena:
Kargua hartu eta utzi ondoren, Aldundiaren kargu publikoek jarduera publiko eta pribatuen gaineko aitorpena egin beharra daukate. Aitorpen horiek ezagutzeko interesa duten pertsonek haien edukiari buruzko ziurtagiri bat eskatu ahal izango dute.
Ondasun eta interesen aitorpena:
Kargua hartu eta utzi ondoren, Fou Aldundiaren kargu publikoek beren ondareko ondasunen, eskubideen eta obligazioen aitorpena aurkeztu beharra daukate. Halaber, azken bi zergaldietako errentaren eta ondarearen aitorpenak aurkeztu behar dituzte karguan emandako urte guztietan. Urteroko ikuskapen planetan, Foru Aldundiaren kargu publikoen errenta eta ondare aitorpenak sartuko dira.
Bateragarritasunari buruzko adierazpena:
Ondasun eta interesen aitorpena eta jardueren aitorpena aztertu ondoren, Gobernu Kontseiluak ebatziko du ea bateragarria den izendatuak izan diren Foru Aldundiaren kargu publikoa betetzeko.
Kargua uzteagatik ordaindutako kalte ordainak:
2012tik, Arabako Foru Aldundiak ez du inolako kalte ordainik ordaindu kargua uztea dela eta. Foru Aldundiaren kargu publikoen jarduna arautzen duen uztailaren 11ko 10/2018 Foru Arauak ezabatu zuen kalte ordain horiek jasotzea.