Zertan datza informazio publikoa eskuratzeko eskubidea?
Edozein herritarrek ezagutu eta eskura dezake Arabako Foru Aldundiak eta horren foru erakundeek, haien jarduerak egikaritzean, prestatu edo eskuratu duten informazioa, eskaeraren arrazoia justifikatu beharrik gabe.
Foru administrazioak informazio publikoa eskuratzeko eskaerei erantzun behar die hilabeteko epean, ebazpen bidez. Eskatutako informazioa bolumen edota konplexutasun handikoa bada, epealdi hori hilabete luzatu ahal izango da.
Hori guztia Arabako Lurralde Historikoko Gardentasunaren, herritarren parte hartzearen eta gobernu onaren Foru Arauan ezarrita dago (30-36 artikuluetan).
Gai batzuek araudi berezia dute informazio publikoa eskuratzeko orduan, eta prozedura espezifiko baten arabera izapidetzen dira (hau da, ez da aplikagarria gardentasunari buruzko 1/2017 Foru Arauan araututako prozedura).
Jarraitu ezazu aukera bakoitzean dagoen estekari, bilatzen ari zarena honako hau bada:
- Ingurumenari buruzko informazioa
- Artxibo historikoetan eta museoetan jasotako informazioa
- Alderdi interesduna zaren administrazio-prozedura bati buruzko informazioa
Gainontzeko informazio publikoaren eskaerentzat, hemen has dezakezu zurea: