Gardentasunaren Foru Kontseilua
Gardentasunerako Foru Kontseilua kide anitzeko organo independentea da. Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusiaren sailari atxikita dago, eta Gardentasunari, Herritarren Parte-hartzeari eta Gobernu Onari buruzko otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauaren bidez sortu zen, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea babesteko.
Eraketa eta osaera
Ondoko pertsonek osatzen dute Kontseilua:
- Kontseiluburua: Joseba Koldo Pérez de Heredia Arbigano, Euskeraren eta Gobernu Irekiaren zuzendaria
- Kontseilukidea: Inés Vadillo Alzola, Arabako Foru Aldundiko Idazkari nagusia
- Kontseilukidea: Roberto Marroquín Taborda, Idazkaritza Tekniko eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko burua
Funtzioak
Aukeran eta administrazioarekiko auzien jurisdikziora jo baino lehen, Arabako Foru Aldundiko sailetako arduradunek emandako ukatze ebazpenen -esanbidezkoak edo ustezkoak- aurrean jartzen diren erreklamazio guztiak ezagutzea, herritarrek informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen inguruan.
Jarduera
Gardentasunaren Foru Kontseilua aldiro-aldiro bilduko da, batzordeburuak deitu ondoren.
Erreklamazioak
- Erreklamazioa jarri nahi dut
- Erreklamazioa jartzeko epea: hilabeteko epea, erantzuna idatziz jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hilabete baino gehiago igaro bada erantzunik gabe, eskaera ezetsitzat joko da (administrazio-isiltasunez ukatua), eta erreklamazioa ere egin daiteke. Azken kasu horretan, ez dago denbora-mugarik erreklamazioa aurkezteko.
- Ebazteko epea: hiru hilekoa erreklamazioa jartzen denetik zenbatzen hasita; erreklamazioa ezetsitzat jo beharko da aipatutako epearen barruan esanbidezko ebazpenik jakinarazten ez bada.
Gardentasunaren Foru Kontseiluak ematen dituen ebazpenen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa baino ezin izango da jarri.