Etika Publikoko Batzordea
Arabako foru sektore publikoko kargu publikoek Etika eta Gobernu Onaren Kodea betetzen dutela bultzatzen eta kontrolatzen duen organoa da.
Foru kargu publikoen jarduna arautzen duen Foru arauak proposatutako zuzentasun esparru instituzionalaren funtsezko tresnak dira Etika eta Gobernu Onaren Kodea eta Etika Publikoaren Batzordea.
Osaera
Etika Publikoko Batzordea Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Sailari atxikita dago, eta honako hauek dira bertako kide:
- Batzordeburua: Cristina González Calvar, Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua.
- Kidea: Iñaki Gurtubai Artetxe, Berdintasuna, Euskara eta Gobernantzaren diputatua.
- Kidea: Fernando Salazar Rodríguez de Mendarozqueta.
- Kidea: Javier Garaizar Candina.
- Idazkaria: Inés Vadillo Alzola.
Batzordeak 2015eko urriaren 21ean egin zuen lehenengo bilera, Arabako Foru Aldundiaren jauregian. Kide guztiak izan ziren batzordea eratzeko lehenengo bilera horretan.
Eginkizunak
- Oharrak, kontsultak eta iradokizunak jasotzea, eta Gobernu Onerako Kode Etikoan ezartzen dena egokitzeko proposamenak gauzatzeko prozedura finkatzea.
- Gobernu Onerako Kode Etikoa abiarazteko behar diren ekintza eta neurri guztiak bultzatzea.
- Gobernu Onerako Kode Etikoan behar diren aldaketak proposatzea eta Gobernu Kontseilura bideratzea, kontuan har ditzan.
- Gobernu Onerako Kode Etikoaren aplikazio eremuan ari diren pertsonen kontsultak ebaztea, eta haren aplikazioaren inguruan sortzen diren guztiak ere bai.
- Gobernu Onerako Kode Etikoan ezartzen diren balio, printzipio edo jokabideak ez betetzearen inguruko kexak edo salaketak jasotzea eta behar diren izapideak eragitea; nolanahi ere, interesdunaren entzunaldiko izapidea egingo dela bermatuko da beti.
- Gobernu Onerako Kode Etikoa betetzeko gomendioak ematea kode etiko horren aplikazio eremuan ari diren pertsonei, bai eta sailei eta erakundeei ere.
- Urtean txosten bat egitea Gobernu Onerako Kode Etikoa nola betetzen den kontrolatzeko.
Jarduera
Etika Publikoko Batzordea urtean behin bilduko da gutxienez, idazkariak, batzordeburuak aginduta, deialdia egin ondoren.
Hala ere, behar den guztietan aparteko bilkurak egin ahal izango ditu gai bereziak edo presazkoak aztertzeko. Halakoetan bi aukera egongo dira: ohi bezala bildu edo baliabide telematikoak erabili.
Informazio gehigarria
Harremanetarako
Zure galderak, ekarpenak zein iradokizunak jasoko ditugu, posta arrunt edo posta elektronikoz egin daiteke:
- Email: etikabatzordea-comisiondeetica@araba.eus
- Helbidea: Etika Publikoko Batzordea. Arabako Foru Aldundiaren jauregia Probintzia plaza, zk.g. 01001-Gasteiz.