Nola esleitzen zaizkie Foru Aldundiaren kontratuak hornitzaileei?
Kontratazio publikoaren arloan, gardentasunaren printzipioak berebiziko garrantzia dauka, kontratazioak bolumen ekonomiko handia baitakar. Kontratu publikoen bidez, Arabako Foru Aldundiak hornidurak eta zerbitzuak eskuratzen ditu, eta obrak gauzatzeko nahiz zerbitzu publikoak kudeatzeko eskatzen die enpresei.
Kontratuen esleipenak arau zorrotzei men egin behar die, besteak beste, Sektore Publikoaren Kontratuen Legeari. Zenbatekoaren arabera, kontratazio mota batzuk erabiltzen dira:
- Prozedura irekia: Kontratazio eskaintzan interesatuta dauden enpresaburuek beren proposamena aurkeztu dezakete. Modu horretan, enpresak aurkeztuko direla eta haien artean aske lehiatuko direla ezartzen da, eta horrek kontratazio publikoko prozedura ororen xedeari laguntzen dio: ekonomia eskaintzarik onena lortu.
- Prozedura ireki erraztua: Bakar-bakarrik balio zenbatetsia 2.000.000 euro edo gutxigago duten obra kontratu publikoetan erabil daiteke, eta balio zenbatetsia 100.000 euro edo gutxiago duten hornidura eta zerbitzu kontratuetan. Izapideak errazteko helburua du.
- Prozedura murriztua: Interesa duten enprea guztiek eska dezakete parte hartzea, baina eskatu eta, beren kaudimenagatik, adlez aurretik kontratazio organoak aukeratu dituen enpresek bakarrik aurkez ditzakete proposamenak.
- Prozedura negoziatua: Prozedura negoziatuan, kontratazio organoak era arrazoituan erabakitako lizitatzaileak eskuratuko du esleipena. Horren aurretik, kontratazio organoa harremanetan jarriko da lizitatzaileekin eta kontratuaren baldintzak negoziatuko ditu horietako batekin edo batzuekin.
- Kontratu txikia: Enpresa baten aldeko zuzeneko esleipena da, kontratuaren zenbatekoa 15.000 €-tik beherakoa (BEZ gabe) edo, obra kontratuei dagokienez, 40.000 €-tik beherakoa (BEZ gabe) denean.
- Esparru akordioak: Kontratazioa teknikoki arrazionalizatzeko modua da. Aurretiaz baldintza edo termino batzuk ezartzen dira esparru akordio horretan oinarritutako kontratu guztietarako. Sistema honek kontratuen kudeaketa sinplifikatzeko modua ematen du, organismo edo entitateak, baita autonomia erkidegoak eta toki erakundeak ere, hari lotzea errazteko.
Kontratuak Kontratatzaileen profilaren eta kontratuen erregistroa argitaratzen dira
- Kontratatzaileen profila: Kontratuak arautuko dituzten agirietarako sarbide librea, zuzena, osoa eta doakoa eskaintzen du sistemak, aukera honen bidez, hau da iragarkiak bilatzea.
- Kontratuen erregistroa (REVASCON): Bilaketaren bidez, abian dauden kontratuei edo amaitutakoei buruzko informazio osoa lor dezakezu. Gune honetan kontratuen aldaketa eta luzapenak ere argitaratzen dira.