Alderdi politikoei emandako dirulaguntzak

Herritarrek badaukate eskubidea Arabako Foru Aldundiak alderdi politikoei zer-nolako dirulaguntzak eman dizkien jakiteko. Dirulaguntza horiek Batzar Nagusietarako hauteskundeak direla eta baino ez dira ematen.

Aginte publikoek, hauteskunde legerietan jasotakoaren ildotik, bi helburu bete nahi dituzte hauteskunde gastuen finantzaketa publikoaren bidez: batetik, partaidetza politikoa bultzatu nahi dute, eta, bestetik, hautesleek alderdi, federazio, koalizio eta elkarteetan jartzen duten konfiantzari laguntza eman nahi diote.

Hiru urrats desberdinetan dago arauturik:

  • Lehenengoa hauteskundeak egin baino lehen emango diren aurrerakinetan gauzatzen da. Horretarako, alderdi politiko, hauteskunde federazio, koalizio eta elkarteek maila bereko aurreko hauteskundeetan lortutako emaitzak hartuko dira oinarritzat.
  • Bigarren urratsean, alderdi, federazio, koalizio eta elkarteek dirulaguntzen aurrerakinak jaso ditzakete aribideko hauteskunde prozesuan lortutako emaitzengatik.
  • Hirrugarren eta azkeneko urratsean, berriz, eskuratutako dirulaguntzen likidazioa egingo da.