Arabako Foru Aldundia 10 sailek eta 930 langile publikok baino gehiagok osatzen dute.
Foru Aldundiak legegintzaldi bakoitzean gobernu plan bat egiten du, helburu estrategikoak, jarduera, ekintza eta jarduketa esanguratsuak eta haiek lortzeko bideak eta epeak zehazten dituena. Ezagutu jarduketa horien egoera eta Foru Gobernu Kontseiluaren jarduera.
Foru Ogasunak bildutako diru publikoaren administrazioa Aldundiaren lanaren zutabeetariko bat da, eta horrek erabateko gardentasuna egiten du beharrezko. Ezagutu kontratuen, dirulaguntzen, aurrekontu partiden eta bestelako adierazle ekonomikoen banaketa.
Aldundiak prestatu edo aldarazitako informazio publikoa eskatzeko eskubidea duzu. Hemen zatirik handiena aurki dezakezu, baina datu gehiago nahi izanez gero, eska iezaguzu.
Erakundeen gakoetako bat, Arabako Foru Aldundia kasu, herritarrei eta elkarteetan eta kolektiboetan antolatutako gizarteari parte hartzeko aukerak zabaltzea da, lurralde gisa lortu nahi diren etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko.
Arabako Foru Aldundiaren Open Data (datu irekiak) ekimenaren xedea da datu eta informazio publikoak herritarren eskura egotea.
Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan aritu zaitezke zure iradokizunak bidaliz datu-multzo berriak argitaratzeko.