Aldez aurreko kontsulta publikoa
Aldez aurreko kontsulta publikoaren izapidearen helburua honako hau da: herritarren, erakundeen eta elkarteen iritzia jasotzea arau proiektu bat egin aurretik. Maiatzaren 23ko Foru Gobernu Kontseiluaren 6/2023 Foru Dekretuaren 9. artikuluan dago aurreikusita.
Kasu batzuetan ez dago aldez aurreko kontsulta publikoaren izapiderik (ikus 6/2023 Foru Dekretuaren 10. artikuluko salbuespenak).
Gutxienez hamabost eguneko epean, ekarpenak bidal ditzakezue izapide bakoitzerako argitaratzen den dokumentura. Dokumentu horretan honako hauek azaltzen dira:
- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
- Onarpenaren premia eta egokitasuna.
- Arauaren helburuak.
- Ordezko konponbideak (araugintzazkoak zein araugintzaz bestekoak).