2019-2023 legealdian onartutako araudia

Arabako Foru Aldundiaren lege eta arau jarduera eta onartuak izan diren araudiak kontsultatu ahalko dituzu: foru arauak, araugintzako foru dekretuen proiektuak eta zerga premiazko araugintzako dekretuen proiektuak, eta horiek guztiak sortzeko egiten diren espedienteetako memoriak eta txostenak.


Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena berresteko Foru Arauaren Proiektua, FEAGA eta LGENF funtsen kontura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa garapenerako neurrien kudeaketari eta ordainketari buruzkoa.


Foru Arauaren proiektua, honako hau berrestekoa: “Kanarietako Autonomia Erkidegoaren (Kanarietako Gobernuaren bidez) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren (Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien bidez, adingabeak babesteko erakunde publikoak direnez gero) arteko jarduera protokolo orokorra, bakarrik dauden adingabe migratzaileak babesteko eta lurralde artean lekualdatzeko jarduerak koordinatze aldera


Foru Gobernu Kontseiluaren 6/2021 zerga premiazko araugintzako dekretua, uztailaren 6koa. Zerga neurriak onestea energia fiskalitatearen arloan.


Hitzarmena berresteko Foru Arau Proiektua, hain zuzen, Arabako Foru Aldundiak Zerga Administrazioko Estatu Agentziari egindako Kudeaketa Esleipeneko Hitzarmena, Arabako Foru Aldundiaren informazio jakin bat autonomia erkidegoentzat, Nafarroako Foru Erkidegoarentzat eta Ceuta eta Melilla hirientzat eskuragarri jar dadin.a.


Foru Arauaren proiektua, aldatzen duena Arabako Foru Kontratazioen Zentralaren osaera eta funtzionamendua arautzen duen urtarrilaren 14ko 1/2015 foru araua.


Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2021 Zerga premiazko araugintzako dekretua, ekainaren 8koa. Kooperatiben zerga araubidean eta sozietateen gaineko zergan eragina duten zerga neurriak onestea


Foru Gobernu Kontseiluaren 4/2021 Zerga premiazko araugintzako dekretua, ekainaren 8koa. Onestea honako hauen transposizioa: batetik, Kontseiluaren 2017ko abenduaren 5eko 2017/2455 (EB) Zuzentaraua, zeinak aldatzen baititu 2006/112/EE Zuzentaraua eta 2009/132/EE Zuzentaraua, zerbitzuak emateko eta ondasunak urrutitik saltzeko balio erantsiaren gaineko zergari buruzko zenbait obligaziori dagokienez, eta, bestetik, Kontseiluaren 2019ko azaroaren 21eko 2019/1995 (EB) Zuzentaraua, zeinak aldatzen baitu 2006/112/EE Zuzentaraua, ondasunen urrutiko salmentei eta zenbait ondasun emate nazionali buruzko xedapenei dagokienez.


Foru Arauaren Proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena berrestekoa, bost erakundeen arteko lankidetza oinarriak ezartzeko 2021-2024 ekitaldirako.


Foru Arau Proiektua, Arabako Foru Aldundiak eta Burgosko Probintzia Diputazioak Trebiñuko enklabeari buruz egindako lankidetzako esparru akordioa berrestekoa.


Foru Gobernu Kontseiluaren 3/2021 Zerga premiazko araugintzako dekretua, martxoaren 23koa. Onespena ematea COVID-19arekin lotutako ezohiko neurri osagarriei.


Foru Arau Proiektua, tresna teknologikoak erabili beharra ezartzen duena.


Foru Arau Proiektua, zeinak berresten baituen Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena, N-240 errepidean Ubideko udalerrira sartzeko hegoaldeko bidegurutzea berrantolatu eta hobetzeko eraikuntza proiektua idazteko eta obrak gauzatzeko.


Foru Gobernu Kontseiluaren 2/2021 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, martxoaren 2koa. Onestea ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren, zerga berezien, balio erantsiaren gaineko zergaren, aseguru primen gaineko zergaren eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak aldatzea.


Foru Gobernu Kontseiluaren 1/2021 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 2koa. Hirugarren estatuekiko asimetria hibridoei dagokienez (EB) 2016/1164 Zuzentaraua aldatzen duen Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 29ko (EB) 2017/952 Zuzentarauaren transposizioa.


Foru Arau Proiektua, zeinak berresten baitu Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrarekiko lankidetza hitzarmena, EMSIME” aplikazioaren ustiapen bateratua ezartzekoa, kudeaketa museografikoa egiteko eta webgunearen bidez informazioa trukatzeko.


Foru Arauaren Proiektua, berrestekoa Nafarroako Foru Komunitateak eta Arabako Foru Aldundiak bidaiariak errepidez garraiatzeko erabilera orokorreko zerbitzu publiko erregularraren arloan beren emakidetako trafiko jakin batzuei dagokienez sinatu beharreko lankidetza hitzarmena.


Foru Arauaren Proiektua, berrestekoa Arabako Foru Aldundiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak A-3700 (Bilbo-Gasteiz) errepideko bidaiarien garraio publiko erregularraren zerbitzu bateratua emakida bidez elkarlanean kudeatzeko izenpetu beharreko hitzarmena.


2021.urterako zerga neurien Foru Arauaren Proiektua


Foru arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien arteko hitzarmena berresten duena, 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komuna ezartzeko


Foru Gobernu Kontseiluaren 14/2020 Zerga premiazko araugintzako dekretua, abenduaren 1ekoa.Onestea COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioak arintzeko zerga neurriak 2021erako.


Foru Gobernu Kontseiluaren 13/2020 Zerga premiazko araugintzako Dekretua, urriaren 13koa. Onespena ematea Balio Erantsiaren gaineko Zerga doitzeko neurriei, COVID-19ren ondorioz.


Foru Gobernu Kontseiluaren 12/2020 zerga premiazko araugintzako dekretua, urriaren 6koa. Onespena ematea COVID-19arekin lotutako premiazko zerga neurri gehigarriei, Arabako zerga sistema osatzen duten zerga jakin batzuetan


Foru Gobernu Kontseiluaren 11/2020 Zerga premiazko araugintzako dekretua, irailaren 22koa. Enpresa estrategikoen kaudimenari laguntzeko Funtsetik eratorritako eragiketei eta egintzei aplikagarri zaizkien zerga salbuespenak onestea.


Toki Erakundeentzako finantzaketa eta aurrekontu neurriak ezartzen dituen Foru Arau Proiektua


Arabako Lurralde Historikoko Eskola Kirolaren Foru Arauaren Proiektua


Foru Arau proiektua, zeinaren bidez berresten baita Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Foru Ogasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundiek egindako hitzarmena, berehalako informazio hornidurarako errolda instrumental bat sortzeko dena.


Foru Gobernu Kontseiluaren 10/2020 Zerga premiazko araugintzako dekretua, irailaren 8koa. Onespena ematea Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauaren eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko martxoaren 31ko 11/2003 Foru Arauaren aldaketari, COVID-19aren ondorioz.


Foru Arau Proiektua, zeinaren bidez berresten baita Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arteko lankidetza hitzarmena, Arabako Mendialdeko asfalto naturalen meatze paisaiak berreskuratzekoa


Foru Gobernu Kontseiluaren 9/2020 Zerga premiazko araugintzako dekretua, uztailaren 14koa.Onestea Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren aldaketa, zerga arloan informazioa automatikoki eta nahitaez trukatzeari buruzkoa, komunikatu eta jakinarazi behar diren mugaz gaindiko mekanismoei dagokienez.


Foru Gobernu Kontseiluaren 8/2020 Premia Fiskaleko Araugintzako Dekretua, ekainaren 23koa. Onestea Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergako eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergako doikuntza neurriak, COVI-19rekin loturikoak.


Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2020 Zerga premiazko araugintzako dekretua, ekainaren 2koa. Onestea COVID-19arekin lotura duten eta sozietateen gaineko zergari eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eragiten dieten premiazko neurriak


Foru Arau proiektua,zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiaren eskuetara itzuliko baitira Arabako Ekialde Lautadako Urkidetzari emandako ondasunak, hura desegin delako.


Foru Arau Proiektua, Arabako Lurralde Historikoko 2020. urterako aurrekontua gauzatzeko abenduaren 17ko 24/2019 Foru Araua aldatzen duena.


Foru Gobernu Kontseiluaren 6/2020 Zerga premiazko araugintzako dekretua, maiatzaren 12koa. Onespena ematea COVID-19rekin lotutako zerga neurri berriak hartzeari


Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2020 Zerga premiazko araugintzako dekretua, maiatzaren 12koa. Onestea Arabako zerga-araudia ekonomia eta enplegua babesteko premiazko neurri osagarriei buruzko apirilaren 21eko 15/2020 Errege Lege Dekretura egokitzea


Foru Gobernu Kontseiluaren 4/2020 Zerga premiazko araugintzako dekretua, apirilaren 21ekoa. Onestea premiazko neurriak hauen gaineko zergetan, COVID-19ren eragin ekonomikoari aurre egiteko: balio erantsia, zerga bereziak eta ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuak.


Foru Arauaren proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren artean, Gasteizen bus elektriko adimenduna ezartzearen osagarri gisa, BEI/BEA-ren karga unitate funtzionalaren eraikuntza proiektua gauzatzeko izenpetutako hitzarmena berresteko.


Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, Estatuak hainbat zergatan egindako aldaketak Arabako zerga araudira egokitzekoa.


Foru Gobernu Kontseiluaren 2/2020 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, martxoaren 18koa. Onestea premiazko zerga neurriak COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko.


Foru Arau Proiektua, LIFE IP "URBAN KLIMA 2050" proiektuko onuradun koordinatzailearekiko (Sociedad Pública de Gestión Ambiental IHOBE, SA) eta onuradun elkartuekiko LIFE IP proiektu horretarako Patzurgo Akordioa.


Foru Gobernu Kontseiluaren 1/2020 Zerga premiazko araugintzako Dekretua, urtarrilaren 28koa. Arabako zerga araudia egokitzea Estatuak balio erantsiaren gaineko zergan egindako aldaketara


2020 urterako zerga neurrien foru-arau proiektua


Zerga neurrien foru-arau proiektua


20/2019 Foru Araua, azaroaren 20koa, Arabako Foru Aldundiaren zehapen araubidea arautzen duen maiatzaren 30eko 17/1993 Foru Araua indargabetzen duena


17/2019 Foru Araua, urriaren 23koa, toki korporazioetako kideen ordainsarien araubidea arautzen duena


18/2019 Foru Araua, urriaren 23koa, zeinaren bidez dirulaguntza bat emango baita ontzi arinetarako edukiontziak erosteko, eta berretsiko baita Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren eta Aiarako Kuadrillaren arteko lankidetza hitzarmena

 


19/2019 Foru Araua, azaroaren 20koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aldatzeko martxoaren 27ko 10/2019 Foru Arauaren ondorioak zehazten dituena


Foru Gobernu Kontseiluaren 1/2019 Zerga premiazko araugintzako dekretua, uztailaren 30koa, onesteko Arabako zerga araudia egokitzea Estatuak hainbat zergatan egindako aldaketetara