Lantzen ari den araudia

Arau xedapen orokorrak ordenamendu juridikoa berritzen duten arau juridikoak dira. Foru arau, araugintzako foru dekretu, foru dekretu edo foru agindu eran gauzatzen dira. Arabako Foru Aldundiko sailek bultzatzen dute xedapen horiek egitea.

Araugintzako xedapenaren aurreproiektua edo proiektua egin baino lehen, sail eskudunak kontsulta publikoa egiten du herritarren eta ordezkari gehien dituzten erakundeen iritzia jasotzeko.

Foru arauen aurreproiektuak eta xedapen orokorren proiektuak, pertsonen eskubide eta interes legitimoei eragiten badie, Araba Irekian argitatuko dira entzunaldiaren izapidea egiteko. Hartara, arauaren xedearen eraginpeko herritar eta erakundeek ekarpenak egin ahal izango dituzte.

Halaber, zuzenean eska dakieke iritzia beren eskubide edo interes legitimoek eragindako pertsonak ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarteei. Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidean parte hartzeko eskubidea izango dute.