Kudeaketa esleipenak

Arabako Foru Aldundiak jarduera materialak, teknikoak edo bere ardurapeko zerbitzuak gauzatzeko esleipena egin dezake beste administrazio batzuen menpeko organo edo erakunde publikoei, eraginkortasun irizpideei jarraiki edo aldundiak jarduera horiek gauzatzeko baliabide teknikorik ez daukanean.

Kudeaketa esleipen guztiak Hitzarmenen bidez gauzatzen dira eta erregistratu eta argitara eman behar dira, herritarren honako alderdi hauen guztien berri izan dezaten: esleipenaren xedea, aurrekontua, iraupena, betebehar ekonomikoak eta esleipenari lotuta egiten diren kontratazioak, pertsona edo erakunde esleipendunak, zenbatekoa eta esleitzeko prozedura adierazita.