Informazio publikoa eskuratzeko prozedurari buruzko ohiko galderak
Zer da informazio publikoa?
Informazio publikotzat hartzen dira, edozein formatu edo euskarri dutela ere, Arabako Foru Aldundiak eta haren foru erakundeek beren eginkizunak betetzeko prestatu edo eskuratu dituzten edukiak edo dokumentuak.
Hala ere, gai batzuek berariazko arauak dituzte informazio publikoa eskuratzeko, eta prozedura espezifiko baten bidez izapidetzen dira (horrek esan nahi du ez dela aplikatzen 1/2017 Foru Arauan araututako prozedura).
Hau da berariazko araudia duen informazio publikoa:
- Ingurumenari buruzko informazioa
- Artxibo historikoetan jasotako informazioa
- Alderdi interesduna zaren administrazio-prozedura bati buruzko informazioa
Horrelako eskaeretarako, izapide espezifiko batzuk daude, eta berariazko araudiaren arabera arautuko dira.
Nork dauka informazio publikoa eskuratzeko eskubidea?
Norberaren intereseko informazioa ezagutu eta eskuratu nahi duen pertsona orok badauka eskubidea; ez da beharrezkoa informazioa zertarako eskatzen den justifikatzea.
Nola eskatzen da?
Nork dauka informazio publikoa eskuratzeko eskubidea?
- Aurrez aurre, ahoz edo idatziz, Arabako Foru Aldundiaren Erregistroko bulegoetan, Probintzia plazan, zenbaki gabean.
- Era telematikoan ere eska dezakezu, egoitza elektronikoaren.
- Enpresak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak betiere, administrazio publikoekin harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuta daude.
Eskaera osorik beteta ez badago…
Eskaera akastuna edo zehaztugabea balitz, eskatzaileak 10 eguneko epea izango du behar bezala betetzeko. Bete ezean, eskaera artxibatu egingo da.
Noiz jasoko dut erantzuna?
Erantzuna edo ebazpena informazio publikoa eskuratzeko eskaera aurkezten denetik gehienez hilabeteko epean jakinarazi behar da. Epe hori beste horrenbeste luzatu daiteke (hilabetez), eskatutako informazioa bolumen edota konplexutansun handikoa bada.
Nola jasotzen da erantzuna?
Oro har, eskatzaileak hautatu duen formatuan ematen da informazioa. Informazioa argitaratu bada, esango da nola lortu.
Edonola ere, honela jakinaraziko da erantzuna:
- Ahal dela jakinarazpen elektronikoaren bidez.
- Horrela ezin bada, posta bidez.
Dohainik da?
Informazioa dohainik eskuratuko da. Hala ere, kopiarik egiten bada edo informazioa jatorrizkoa ez den beste formatu batean eskatzen bada, zenbateko bat ordaintzeko eskatuko da.
- Kontsultatu tasak eta prezioak (Foru Gobernu Kontseiluaren 40/2017 Foru dekretua, abuztuaren 3koa, informazio publikoa emateko prezio publikoak onartzen dituena)
- Akatsen zuzenketa (Foru Gobernu Kontseiluaren 53/2017 Foru Dekretua, urriaren 17koa, zuzentzen duena abuztuaren 3ko 40/2017 Foru Dekretuan, informazio publikoa ematearen prezio publikoak onartzen dituenean, egindako hutsa )
Eta epe barruan erantzunik jasotzen ez badut?
Horrek esan nahi du ukatu egin dela informazioa eskuratzeko aukera. Administrazioaren isiltasunaren ondorioa da eskaera ezestea
Zer egin dezaket ados ez banago?
- Erreklamazioa aurkez dezaketGardentasunaren Foru Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, erantzuna idatziz jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hilabete baino gehiago igaro bada erantzunik gabe, eskaera ezetsitzat joko da (administrazio-isiltasunez ukatua), eta erreklamazioa ere egin daiteke. Azken kasu horretan, ez dago denbora-mugarik erreklamazioa aurkezteko.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezaket Gasteizko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hileko epean.
Noiz ukatu daiteke informazioa?
Informazioa guztiz edo zati batean uka daiteke honako kasu hauetan:
- Eskaerak onartzen ez direnean, honako arrazoi hauetako batengatik:
- Eskatutako informazioa prestatze edo argitaratze bidean dagoenean
- Informazio osagarria edo laguntzakoa denean (oharrak, zirriborroak, iritziak, laburpenak, komunikazioak eta barruko txostenak…).
- Informazioa berriro ere prestatu behar denean.
- Eskaera jasotako organoak informazioa eskura ez daukanean, organo eskuduna zein den ez dakiela.
- Eskaera nabarmen errepikakorra denean edo justifikatu gabeko abusuzkoa denea.
- Ondoko arloetako batean kalterik sorraraz dezakeenean:
- Segurtasun publikoa.
- Zigor arloko legez kontrako jardueren edo urraketen prebentzioa, ikerketa eta zehapena (larriak edo oso larriak).
- Zaintza, ikuskapen eta kontrolari atxikitako administrazio funtzioak.
- Lanbide sekretua eta jabetza intelektuala nahiz industriala.
- Ingurumenaren babesa.
- Ekonomia eta merkataritza interesak.
- Datu komertzial edo industrialen isilpekotasuna.
- Alderdien berdintasuna prozedura judizialetan.
- Pertsonen bizitza pribatua.
- Adingabeen babesa.
- Legezko ahalmen aldatuko pertsonen parte hartzea.
- Datu pertsonaletan eragina daukanean, edo ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea nagusitu behar denean.
Informazioa eskuratzeko zenbat eskaera jasotzen du Aldundiak?
Araba Irekian jasotako eskaeren kopuruari buruzko datuak eta baietsitakoen, ezetsitakoen edo ez onartutakoen ehunekoak argitaratzen dira gardentasunaren ebaluazioaren atalean