Erreklamazioa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea guztiz edo partzialki ukatzeagatik

Nola jarri dezaket erreklamazioa?

Informazio publikoa eskatu baduzu eta ez bazaude ados Arabako Foru Aldundiak emandako erantzunarekin, erreklamazioa jarri ahal izango duzu Gardentasunaren Foru Kontseiluan. Hilabeteko epea duzu horretarako, erantzuna esanbidezkoa bada (idatziz), eta hiru hilabetekoa, ustezkoa bada (erantzunik ez badago).

Bi aukera dituzu:

  • 1- Gardentasuneren Foru Kontseiluari erreklamatzea: hilabeteko epea duzu, erantzuna idatziz jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hilabete baino gehiago igaro bada erantzunik gabe, zure eskaera ezetsitzat joko da (administrazio isiltasunez ukatua), eta erreklamazioa ere egin dezakezu. Azken kasu horretan, ez dago denbora-mugarik erreklamazioa aurkezteko.
  • 2- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea zuzenean Gasteizko epaitegietan, bi hilabeteko epean.

Foru Aldundiak hiru hilabete ditu zure erreklamazioari erantzuteko. Epe horretan jakinarazpenik jasotzen ez baduzu, erreklamazioa ezetsitzat joko da. Kasu horretan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez dezakezu hurrengo bi hilabeteetan.

Aurrez aurreko eskaera

Erreklamazioa ahoz edo idatziz aurkez dezakezu.

Non?: Erregistro Orokorreko bulegoak
Probintzia plaza, 5 01001 Gasteiz /  * Beste aukera batzuk

Telefonoa: 945 181 807

Deskargatu eredua PDF formatuan

Erreklamazio telematikoa

Egoitza elektronikoaren bidez ere egin dezakezu erreklamazioa. Gogoratu beharrezkoa dela egoitzan autentifikatzea.

Hasi erreklamazioa egoitza elektronikoan