Open Data
Zer da Open Data?
Open Data, Araba Irekiaren atarian dagoen atala da, eta datu publikoak irekitzea sustatzen du; hori dela eta, sektore publikoak, kasu honetan Arabako Foru Aldundiak duen informazioa pertsona guztien eskura jartzean datza. Informazio hori formatu digitaletan, berrerabilgarrietan, estandarizatuetan eta irekietan eskaintzen da.
Araba Irekiaren Open Data atalaren bidez, foru aldundiak datu gordin gisa kudeatzen duen informazioa argitaratzen du; hau da, interpretatuak izan ez diren datuak argitaratzen ditu herritarren eskura jartzeko.
Informazioa modu irekian eta berrerabilgarrian argitaratzen da, honela:
- informazioa eskuragarri dago kontsultatu ahal izateko
- datu berriak eskatu daitezke
- aplikazioak eta zerbitzuak sortuz berrerabil daiteke
Nork izan dezake interesa datu irekietan?
Foru Aldundiaren datu irekiak berrerabilita aplikazio eta zerbitzu berriak sortu nahi duen edozein pertsonak edo erakundek.
Open Data atalak lantzen dituen helburuak:
- Foru erakundeko sektore guztien datu publikoak irekitzea (gardentasuna).
- Informazio publikoa berrerabiltzeko kultura aldatzen laguntzea (balioa eta aberastasuna sortzea).
- Datu irekien erabilera eta berrerabilera sustatzea (Administrazioaren informazioaren barne antolamendua).
- Beste erakunde publiko eta pribatu batzuetan datu publikoak irekitzeko ekimena sustatzea (administrazioen arteko elkarreragingarritasuna).
- Enpresek eta herritarrek oro har, datuetatik eratorritako produktuak garatzea (ehun ekonomikoa sustatzea).