Gardentasunaren Foru Arauaren gida erraza

Sarrera

2017ko otsailean, Arabako Lurralde HIstorikoko sektore publikoaren Gardentasunaren, hiritarren parte hartzearen eta gobernu onaren Foru Araua argitaratu zen.

Erakundeen gardentasuna dela bide, herritarrek jakin dezakete erakunde publikoek zer-nolako lana egiten duten eta politikak bete eta gauzatu daitezen eska dezakete.

Foru arau horren helburuak ondokoak dira:

La ciudadanía es la protagonista de la Norma Foral
  1. Herritarrak foru gobernuaren politika publikoak ikuskatu eta kontrolatzeko gauza izatea.

  2. Herritarrek administrazioaren eskura dagoen informazio publikoa eskuratzeko modua izatea.
  3. Herritarrek ahotsa baliatzea, kontsultak edo beste bide batzuk erabiliz, gai publikoetan parte hartze erantzukizunkidea izan dezaten.

Nork bete behar du araua?

  • AFAk, foru erakunde autonomiadunek, zuzenbide pribatuko foru entitate publikoek, foru sozietate publikoek, foru sektore publikoko fundazioek eta foru sektore publikoko partzuergoek.
  • Zerbitzu publikoak edo administrazioaren eskumenak egikaritzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek –haiei eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute sektore publikoaren gardentasunari lotutako betebeharrak betetzeko–.
  • Foru sektore publikoaren diru laguntzak jasotzen dituzten alderdi politikoek, sindikatuek eta enpresa antolakundeek.
  • Laguntza eta diru laguntzetan, 100.000 euro baino gehiago jasotzen dituzten erakunde pribatuek, edo erakunde horien guztizko sarreretatik % 40, gutxienez, laguntza edo diru laguntzetatik datorrenean, betiere 5.000 eurotik gorakoak direnean.

Publizitate aktiboa

Publizitate aktibotzat dugu informazio publiko esanguratsua argitaratzea, aldiro-aldiro, modu sinesgarri eta eguneratuan, botere publikoen kontu ematea hobetzeko helburuz.

Zer argitaratu behar da?

información institucional

Erakundeari buruz

  • Funtzioak eta antolaketaren egitura.
  • Enplegatuak: Langile publikoen kopurua, urteko ordainsariak, aholkuari eta konfiantzazko karguen kopurua, liberatutako pertsonen kopurua…
  • Goi kargudunak: identifikazioa, ordainsariak, ondasunen aitorpena, bateragarritasuna, agenda…
  • Enplegu publikoa: Enplegu publikoaren eskaintzak.
  • Ondasun higiezinen zerrenda.
  • Partaidetza duten erakunde publiko eta pribatuen zerrenda.
información jurídica

Lege informazioa

  • Araudia.
  • Foru arauen proiektuak.
  • Foru dekretuen proiektuak.
información sobre contrataciones

Kontratuak, hitzarmentak eta diru laguntzak

  • Kontratu guztiak (xedea, iraupena, zenbatekoa, esleipena), erakundeak eta kontratazio organoak.
  • Sinatutako hitzarmen guztiak (xedea, iraupena, alderdi sinatzaileek, hitzartutako prestazioak…).
  • Kudeaketa mandatuak.
  • Emandako diru laguntzak eta laguntzak (zenbatekoa, xedea, zertarakoa…). 
  • Alderdi politikoei emandako diru laguntzak.
Información económica

Informazio ekonomikoa

  • Aurrekontuak eta urteko kontuak.
  • Finantza adierazleak.
  • Aurrekontu egonkortasuna.
  • Zorpetzea.
  • Abalak.
  • Gastu publikoa.
<Plan de gobierno

Gobernu plana

  • Plan estrategikoak eta jarraipena.
  • Jarduketa garrantzitsuak.

Non begira daiteke?

Gobernu Irekiaren atarian - irekia.araba.eus

Web orriak antolaera erraza dauka, erabiltzaileetan funtsatuta, informazio hori guztia eraz egituratzeko

portal de gobierno abierto
  • Nork osatzen du Aldundia? Erakundeari, enplegatuei, goi kargudunei araudiari eta abarri buruzko informazioa.
  • Zer egiten du eta noiz egiten du? - gobernu plana eta helburuen betetze maila.
  • Nola egiten du? Aurrekontu sailak kudeatuz - informazio ekonomikoa.
  • Datu gehiago behar duzu? informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

Informazioa eskuratzeko eskubidea

Edozein herritarrek ezagutu eta eskura dezake Administrazio Publikoak, haren jarduerak egikaritzean, prestatu, aldatu edo eskuratu duten informazioa, eskaeraren arrazoia justifikatu beharrik gabe.

Administrazioak informazio publikoa eskuratzeko eskaerei erantzun behar die hilabeteko epean, ebazpen bidez.

Parte hartzea

Xedea

Herritarrek parte hartzea gai publikoen inguruko erabakiak hartzen.

Nola parte hartu daiteke?

Erregistroa sortu da herritarrek parte hartu eta erabakiak hartzen laguntzeko. Ondokoek osatzen dute erregistroa:

  • Entitate kolektiboak
  • Interes taldeak
  • Hausnarketa taldeak
  • Herritarrak
  • Elkarteak
  • ...

Erregistroan jasota dauden guztiei aldez aurretik ematen zaie abian jartzen diren prozesu parte hartzaile guztien berri.

Era berean, gobernu irekiaren atariaren (irekia.araba.eus) bidez ere parte har daiteke.

Zer tresna erabil daiteke parte hartzeko?

  • Inkestak, zundaketak, kontsulta foroak, eztabaida eta kontsulta guneak, herritarrentzako panelak, kontsulta irekiak, herri epaimahaiak, eztabaida parte hartzaileak...
  • Bitarteko elektronikoak erabil daitezke edo aurrez aurrekoak izan daitezke.

Herritarrek parte hartzeko eskubide zehatzak

herritarrek parte hartzeko eskubide zehatzak
  • Politika publikoen diseinuan, emaitzen ebaluazioan eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazioan parte hartzeko eskubidea.  
  • Jendaurrean jartzeko izapideetan, alegazioak eta oharrak aurkezteko eskubidea. 
  • Arauzko ekimenak sustatzeko eskubidea
  • Xedapen orokorrak prestatzen parte hartzeko eskubidea 
  • Zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko jarduketa proposamenak edo iradokizunak egiteko eskubidea.
  • Herritarren jarduerei dagokienez, foru sektore publikoaren laguntza eskatzeko eskubidea. 
  • Erakunde publikoei gizartearen aurrean kontu ematea eskatzeko eskubidea