Onura Publikoko Mendien Katalogoa hobetzeko proposamenei buruzko jendaurreko informazioa

Mendi Zerbitzua, Nekazaritza Saileko baso-organoa den aldetik, Arabako Lurralde Historikoko Onura Publikoko Mendien Katalogoan dauden mendien datuak eguneratzen hasi da.

Onura Publikoko Mendien Katalogoa izaera administratiboko erregistro publiko bat da, eta bertan inskribatuta daude onura publikoko mendi guztiak. 1909an onartu zen, eta, salbuespenak salbuespen, ordutik ez da eguneratu. Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legearen 16.1 artikuluaren arabera, onartu zenetik eta erregistro publikotzat hartu zenetik igaro den denbora delaeta, beharrezkoa da berrikusi eta eguneratzea.

Katalogoa eguneratzea beharrezkotzat jotzen da, antzemandako akatsengatik eta mendiak lurrean kokatzeko planorik edo maparik ez dagoelako. Helburua da ikusitako gabeziak zuzentzea eta mendiak behar bezala identifikatzeko behar den informazioa osatzea, bai tokian bertan, bai informazio geografikoko sistemetan. Era berean, aldaketarekin mendien informazio grafikoa egiaztatu eta balidatu ahal izango da, eta katalogoko erregistroekin erlazionatu ahal izango da.

Onura publikoko mendien katalogoa eguneratzeko prozeduran, entzunaldiaren izapidea espedientea argitaratzeko fasea da, edozein erakundek edo pertsonak aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan, bere eskubideei eragin diezaieketela uste badu.

Jendaurrean jarritako proposamenak:

Ondorengo aldaketa-proposamenei alegazioak eta iradokizunak egiteko epea zabalik