Berdintasuna, Euskara eta Gobernantza

Saila

Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailak dauzkan eginkizunak eta eskumen arloak:

  • legezkotasun kontrola eta fede publikoa,
  • lege aholkularitza eta abokatu defentsa,
  • Batzar Nagusiekiko harremanak,
  • herritarren arreta, erregistro orokorra eta ALHAO administratzea,
  • berdintasunerako politika,
  • inmigrazio politika,
  • lankidetza,
  • giza eskubideak,
  • gardentasuna, herritarren parte hartzea eta gobernu ona,
  • Arabako Foru Aldundiaren presentzia interneten,
  • datu pertsonalen babesaren arloko indarreko araudia betetzen dela egiaztatzeko barne ikuskaritza,
  • euskara politikak,
  • Miñoiak,
  • babes zibila,
  • suteak itzaltzea, basokoak izan ezik, eta prebenitzea,
  • ordenamendu juridikoan adierazitako gainontzekoak.

Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailari atxikitzen zaizkio:

Egitura dekretuak:

2024eko aurrekontuaren betearazpena

29.717.404,93€
76%

Taldea

Iñaki Gurtubai Artetxe

Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatua.

Bilbao, 1964
Zuzenbidean lizentziaduna

Atxikitze politikoa: EAJ-PNV

Ordainsaria: 102.908,23 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi

Posta elektronikoa: beg-ieg@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181744

Sailaren organigrama: Jaitsi

Arloko zuzendaritzak

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

Nola hartzen du parte Berdintasun, Euskera eta Gobernantza Sailak 2023-2027ko gobernu planean?

2. Ardatza: Araba inklusiboa eta kohesionatua (Helburu estrategikoak 2.8tik 2.10era)

  1. 2.8. Arabako gizarte berdinzalea lortzea

    Jarduera ildoak:

    2.8.1. Indarkeria matxista desagerraraztea.

    2.8.2. Genero-ikuspegia politika publikoetan sartzea eta Lurraldeko emakumeen parte-hartze sozialerako espazioak sustatzea.

    2.8.3. Sexu eta genero-aniztasuna ikusarazteko, sentsibilizatzeko eta prestatzeko ekintzak.

  2. 2.9. Herritarrak memoria historikoaren inguruan sentsibilizatzea eta giza eskubideen kultura demokratikoan sakontzea

    Jarduera ildoa:

    2.9.1. Herritarrak memoria historikoaren inguruan sentsibilizatzea eta giza eskubideen kultura demokratikoan sakontzea.

  3. 2.10. Araba inklusiboagoa, kohesionatuagoa eta solidarioagoa eraikitzea.

    Jarduera ildoak:

    2.10.1. Garapenerako lankidetza, maila globalean ahulenak eta diskriminatuenak diren pertsonei erantzuteko.

    2.10.2. Arraza aurreiritzi eta estereotipoen aurka sentsibilizatzeko eta kulturen arteko bizikidetza hobetzeko ekintzak garatzea.

4. ardatza: Araba orekatua, polizentrikoa eta askotarikoa (4.5 ea 4.6 helburu estrategikoak)

  1. 4.5. Euskaran sakontzea Arabako herritarren nortasun eta kohesio seinale gisa

    Jarduera ildoak:

    4.5.1. Gazteak euskaraz bizitzeko espazioak sortzea, arlo digitalari arreta berezia jarriz.

    4.5.2. Euskararen zeharkakotasuna sustatzea gizarteko esparru guztietan, kohesio globalerako tresna gisa.

  2. 4.6. Lurraldearen eta bertako herritarren prebentzioa eta babesa indartzea

    Jarduera ildoa:

    4.6.1. Arabako Lurralde Historikoaren larrialdi plana garatzea eta hedatzea, arreta berezia jarriz zabalkunde eta sentsibilizazio kanpainak egiteari.

5. ardatza: Ondo gobernatutako Araba (5.1 eta 5.3 helburu estrategikoak)

  1. 5.1. Araba e-government

    Jarduera ildoak:

    5.1.2. Digitalizazioa herritarrekiko elkarrekintza sustatzeko eta hobetzeko.

  2. 5.3. Araba gobernu irekiarekin

    Jarduera ildoak:

    5.3.2. Administrazio publikoaren gardentasuna, erantzukizuna eta osotasuna sustatzea.

    5.3.3. Gobernantza kolaboratiboa.