Erakunde publikoak

 

 

Araba Garapen Agentzia

Sozietate hau ondasun higiezinen sektorera zuzendu zen, lur-eremu industrialaren promoziora, zehazki. Jarduera nagusia Arabako probintziaren barnean industrialdeak sustatzera zuzentzen da.


 

 

Aldalur Araba S.L

Sektore plan eta programak: estatutuen 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hona hemen sozietatearen helburuak: Landa edo hiri lurrak erostea eta saltzea, errentan ematea edo lagatzea; hain zuzen ere, nekazaritza eta arrantza ustiapen berriak edo haiekin zerikusia duten industriakjartzea edo garatzea errazteko nahiz herri intereseko azpiegitura jartzeak sortutako kalteak arintzeko.


 

 

ARABAT-Arabako Bideak

Arabat, Arabako Bideak-Vías de Álava, S.A., Arabako Foru Aldundiaren Herri Lan eta Garraio Sailaren menpeko elkartea da, eta bere helburua Vitoria-Gasteiz-Eibar autopistaren Arabako Lurralde Historikoko tartea zaindu, mantendu, ustiatzea eta horren segurtasuna zaintzea da.


 

 

Arabako Foru Suhiltzaileak

Erakundearen xedea herritarren bizitza eta gizartearen eta gizabanakoen ondarearen osotasun fisikoa bermatzea eta babestea da, bai prebentzioaren bidez, bai erakundearen berezko eskumenekoak diren larrialdietan eta ezbeharretan esku hartuz.


 

 

Arabako Kalkulu Gunea

Helburu hori betetzeko asmoz, Arabako Foru Aldundirako, Arabako Biltzar Nagusietarako eta horien menpeko erakundeetarako informatika jarduerak gauzatzen ditu. Jarduera hori, gainera, Arabako udal eta bestelako erakunde publiko batzuetara ere badago bideratuta.


 

 

Arabako Artium Fundazioa

Artium kultura-jardueren zentroa eta museoa da, eta bere eginkizuna, ondare garaikidea bildumatu, ekoitzi, zabaldu, ikertu eta ezagutaraztea, kultura garaikidean hezitzea, eta gaur egungo sorkuntzaren inguruan esperientziak garatzen laguntzea.


 

 

Santa María Katedrala Fundazioa

Santa Maria Katedrala Fundazioa Gasteizko tenplurik enblematikoena eta balio historikorik handiena duena Osorik Zaharberritzeko Plan Gidaitzailaren proposamenak kudeatzeko eta garatzeko sortutako erakundea da. Fundazioa 1999. urtearen amaieran eratu zuten Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Gotzaindegiak. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta hiru erakunde horietako ordezkariek osatzen dute patronatua edo gobernu-organoa.


 

 

Kirolaraba Fundazioa

Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea izango da, eta xede gisa izango du Araban kirola sustatzea eta garatzea, eta arreta berezia jarriko dio errendimendu handiko kirol ez profesionalari. Bere helburua lortzeko, era guztietako baliabide ekonomikoak lortzen saiatuko da, nahiz eta fundazioak gauzatuko dituen programak finantzatzeko erabiliko diren laguntza publiko eta pribatuei lehentasuna emango zaien. Halaber, profesionaletan aritzen ez den edozein kirolari edo kirol erakunde babestea bultzatuko du, babesa zuzena nahiz zeharkakoa izan.


 

 

Añanako Gatz Harana Fundazioa

Añanako Gatz Harana Fundazioak hiru helburu nagusi ditu:

  • Paisaiaren kultura materiala eta ingurumen kultura lehengoratu eta kontserbatzea, haren iraunkortasuna bermatzeko.

  • Kalitate bikaineko gatza, Añanako gatza, ekoiztea teknika tradizionalen bidez, modu jasangarrian eta gatz egileen milaka urteko jakituria errespetatuz.

  • Herritarrei zabalik dagoen leheneratze proposamenaren bidez, kultura ekimenak garatzea, horiek guztiak giltzarri izaten ari baitira eskualdeko gizartea, ekonomia eta turismoa garatzeko.


 

 

Indesa 2010 S.L.

Indesa 2010 irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, pertsona ezinduei kalitatezko enplegu egonkorra eskaintzeko sortutakoa, erabateko laneratze eta gizarteratzea lortzeko asmoz..


 

 

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoa da. GOFEren xedeak Arabako Lurralde Historikoko gizarte ongizateko gizarte zerbitzuei eta politikei lotutako jarduerak antolatzea, kudeatzea, ematea eta burutzea dira.


 

 

Gazteriaren Foru Erakundea

Arabako Gazteriaren Foru Erakundea (GFE) Arabako Foru Aldundiaren erakunde autonomo bat da, Euskara, Kultura eta Kirolaren Sailari atxikia. GFEak jardun lerroak definitzen ditu, era autonomoan garatu eta kudeatu ahal izateko Arabako gazteei zuzendutako jarduerak.


 

 

 

Naturgolf

NATURGOLF SA, lehen Tourmontana SA zena, 1993ko azaroaren 19an eratu zen. Sozietatearen xedea da ekonomiaren, gizartearen, kulturaren, kirolaren eta turismoaren inguruko jarduerak sustatzea, garatzea eta gauzatzea, bai eta natura ingurunearekin zerikusia duten naturagune babestuetan jarduerak kudeatzea ere, betiere Arabako gizartea eta ekonomia garatzen eta hobetzen laguntzen badute, aberastasuna eta enplegua sortzen dituzten ekimenak sustatuz.