Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak

Taldea

José Luis Cimiano Ruiz

José Luis Cimiano Ruiz Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua

Bilbon jaio zen, 1959an. Ezkondua da, eta bi seme dauzka.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna da, enpresa adarrean, finantzaketa espezialitatean (Euskal Herriko Unibertsitatea, Sarriko).

Atxikitze politikoa:

Ordainsaria: 83.778,34 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi anexo

Posta elektronikoa: narrieta@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181707

Sailaren organigrama: Jaitsi anexo

Arloen zuzendariak

  • Ogasuna: Teresa Viguri Martinez - Jaitsi CV
  • Finantza eta Aurrekontuak: Iñaki Aldekogarai Labaka - Jaitsi CV

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

Ardatza eta aplikazio-eremua: Foru Administrazio eta Ogasun aurreratuak

Helburu estrategikoa

Ardatz honek zerbitzu publikoen kalitate maila berreskuratzea du xede, Araba berriz ere liderra izan dadin zerbitzuok emateko orduan. Era berean, baliabide ekonomikoak eraginkortasunez, zuhurtziaz eta zorroztasunez eskuratzeko eta kudeatzeko gai den ogasun bat sortu nahi da, zerbitzu publikoak berreskuratzeko, ekonomia berraktibatzeko eta lurralde oreka lortzeko lehentasunak betetze aldera.

Jarduera lerroak

  1. Zerga araudi berria garatzea

    Helburu honek ez du 2014an indarrean sartu zen zerga sistema nabarmen aldatu nahi, baizik eta araudi zehatz batzuk berrikusi, Euskadiko zerga erreformari, fiskalitateari eta zerga iruzurraren aurkako borrokari buruzko erabakian adostutakoaren arabera.

    100%
  2. Zerga betebeharrak betetzeko erraztasunak jartzea

    Pertsona zergadunek Foru Ogasunarekin duten harremana ahalik eta gehien erraztea, eragiten dieten zerga betebeharrak betetzeari dagokienez.

    100%
  3. Zerga iruzurraren aurkako borroka areagotzea

    Zerga iruzurraren kontrako ekintzaren egungo intentsitatea areagotzea, araudia betetzen duten horiek defendatu eta iruzurra egiten dutenak isunduko dituen sistema bidezko bat lortzeko.

    100%
  4. Ekarpenen lege berria

    Ekarpenen lege berri bat lortzen dela sustatzea, premiaz ezabatuko dituena egun indarrean dagoen legeak sortu dituen desorekak, era egokian islatuko duena lurralde bakoitzaren aberastasunaren pisua eta ez duena korrelaziorik eragingo lurralde bakoitzeko zerga bilketarako gaitasunaren eta ekarpenen artean.

    100%
  5. Urteko aurrekontuak

    ekonomikoaren isla gisa, eta diru sarrerak sortzeko gaitasuna benetan egiaztatzea, zorrak hartu eta gastuak egitea, bai eta plan estrategiko honetako gobernu ekintzaren lehentasunen bermeak ezartzea ere. Honakoak dira, hain zuzen ere, lehentasunak: ekonomia suspertzea, zerbitzu publikoak eta gizarte zerbitzuak berreskuratzea, eta lurralde oreka lortzea.

    100%
  6. Ekonomiaren eta finantzaren kudeaketa

    Sektore publiko foralaren likideziaren kudeaketan eraginkortasuna hobetzea, une oro oreka lor dadin aldizkako finantza planifikazioetan aurreikusitako diru sarreren eta diru ateratzeen artean.

    100%