Diputatu Nagusia

Saila

Diputatu Nagusiaren Sailaren eskumen arloak honakoak dira: erakunde ordezkaritza; gobernu ekintza zuzentzea eta sailen arteko koordinazioa; gizarte harremanak eta erakunde artekoak; Gobernuaren bozeramaile lanak egitea eta komunikazioa; legezkotasun kontrola eta fede publikoa ematea; lege aholkularitza eta letratu defentsa; Batzar Nagusiekiko harremanak; miñoiak; erreklamazio ekonomiko-administratiboak; herritarrak atenditzea; Erregistro Orokorra eta ALHAOren administrazioa; berdintasunerako politika; immigrazio, lankidetza eta gardentasun politika; eta herritarren parte hartzea eta ordenamendu juridikoak ezarritako gainerakoak.

Dekretuetarako estekak:

2018 ko aurrekontuaren betearazpena

11.777.131,96€
77%

Taldea

Ramiro González Vicente

Arabako Diputatu Nagusia

Burgosen jaioa 1962an, ezkondua eta bi alabaren aita.
Zuzenbideko lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Atxikitze politikoa: EAJ-PNV

Ordainsaria: 92.414,03 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi anexo

Posta elektronikoa: pilarpinillos@araba.eus - eaulestiarte@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181702

Sailaren organigrama: Jaitsi anexo

Sare sozialak: http://www.ramirogonzalez.eus - https://twitter.com/ramirogonza

Arloen zuzendariak

  • Diputatu Nagusiaren Kabinetea: Nekane Zeberio Ganzarain - Jaitsi CV
  • Komunikazioa: María Elena Ferreira Sebastián - Jaitsi CV

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

Ardatza eta aplikazio-eremua: Gobernamendua, berdintasuna eta giza eskubideak

Helburu estrategikoa

Foru Aldundia eredugarri izan behar da, bai bikaintasuneko kudeaketa publikoan, bai bere jardueren gaineko gardentasun osoan. Era berean, une oro erantzun behar die Arabako herritarrek proposatzen dituzten hobekuntzei eta azalpenei. Horren harira, Arabako gizartearen garapena aukera berdintasunean oinarrituta soilik eraiki daiteke, eta, oso bereziki, gizon eta emakumeen berdintasunean oinarrituta, bizitzako eremu guztiak kontuan hartuta. Berdintasuna giza eskubideak eta pertsonen duintasuna defendatuz eraikitzen da, beren jatorria eta izaera edozein izanda ere, bizimodu normala, betea eta duina gara dezaten.

Jarduera lerroak

  1. Gardentasuna, herritarren parte hartzea eta gobernu ona bultzatzea

    Jarduketa publikoaren gardentasunaren, herritarrek erabakietan eta jarduera politikoan parte hartzearen eta portaera etikoen maila oso handiak lortzea Arabako Foru Aldundiko arduradun gorenen nahiz kudeaketa taldeen jarduketetan.

    100%
  2. Bakea, elkarbizitza eta giza eskubideak sustatzea

    Nabarmen areagotzea Foru Aldundiaren parte hartzea bakearen, bizikidetzaren, giza eskubideen eta memoria historikoaren aldeko erakundeetan, foroetan eta jardueretan.

    100%
  3. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea

    Emakume eta gizonen arteko berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzea maila guztietan eta biztanleriaren geruza guztietan. Berdintasunaren zeharkako dimentsioa sustatzea, hau da, genero ikuspegia ezartzea foru politika publikoetako esparru, maila eta fase guztietan, ekintza positiboaren printzipioen babesean.

    67%
  4. Garapenerako lankidetza politikak berreskuratzea

    Garapenerako lankidetza xede duten zuzkidura ekonomikoak berreskuratzen joatea, modu arrazoituan. Egoki planifikatzea nazioarteko lankidetzarako jarduketak, arlo horretan lan egiten duten erakunde, GKE eta elkarteekiko elkarlanean, koordinazioan eta elkarren laguntzan oinarrituak.

    89%
  5. Kulturartekotasuna

    Arabako gizarteak aurrera egin dezan lortzea, kulturen arteko bizikidetza helburu, gizarte kohesioa eta integrazioa gero eta handiagoak izan daitezen eta lurralde honetan bizi diren pertsona guztiek parte har dezaten bizitzako arlo guztietan, haien jatorria eta nazionalitatea gorabehera.

    100%