ERABILTZEKO BALDINTZAK
LEHENENGOA: ZERBITZUAREN IDENTIFIKAZIOA
irekia.araba.eus Arabako Foru Aldundiaren gobernu irekiaren ataria da eta Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren eta herritarren arteko elkarrekintzarako baliabide iraunkorra izateko prestatu da. Helburu nagusiak hauek dira:
- Herritarren esku jartzea publikotasun betebeharrak ezarrita dituen informazioa.
- Herritarren entzuketa aktiboa sustatzea eta herritarren eta foru sektore publikoaren arteko elkarrizketa bultzatzea.
- Herritarren parte hartzea eta inplikazioa bideratzea gai publikoetan.
- Herritarren beharrizanak identifikatzea eta baliabideak eskuratzea, herritarrek benetan parte har dezaten gai publikoetan.
irekia.araba.eus atariaren kudeaketaren ardura dirección foral de Euskera y Gobierno Abierto dauka.
BIGARRENA: ERABILTZEKO BALDINTZAK
irekia.araba.eus atariko zerbitzuen sartzeak edo horiek erabiltzeak berekin dakar inolako erreserbarik gabe onartzea erabiltzeko baldintzetan, berrerabiltzeko baldintzetan eta pribatutasun politikan ezartzen den guztia.
-
1. Ataria zuzen erabili beharra.
Debekatuta dago atari hau erabiltzea indarreko legeriaren kontrako zerbait egiteko, eta batez ere honako jarduketa hauek (ez dira debekatutako guztiak):
- 1. Eskatu gabeko posta bidalketa masiboa (spamming).
- 2. Hirugarrenen eskubideak urratzeko modu guztiak.
- 3. . Indarkeria sustatzen duten edukiak, eduki pornografikoak, gordinak, iraingarriak, terroristak, xenofoboak, edo indarreko legeria nolabait urratzen duten edukiak edo pertsonen duintasunaren kontrako edukiak dauzkaten jarduketa guztiak.
- 4. irekia.araba.eus atariari, Arabako Foru Aldundiari edo hirugarrenei kalte egin diezaieketen birus informatikoak, fitxategi akastunak edo programak sartzea.
- 5. Web orri hau merkataritzako xedeekin edo berez daukan helburuarekin bat ez datorren moduan erabiltzea.
- 6. Komunikazioetarako eskubideari, jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideei, ohorerako eskubideari eta norberaren eta familiaren intimitaterako eskubideari buruzko lege arauak edo erregelamendu arauak haustea.
- 7. Norbait jarduera arriskutsuren bat edo legez kontrako jardueraren bat egitera bultzatzea.
- 8. Foroaren jardun egokia eragoztea, bertan parte hartzen duten pertsonen arteko errespetu giroa eta harmonia aldatuz.
-
2. Erabiltzaile izenaren eta pasahitzaren erabilera eta zaintza.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du pasahitza eta erabiltzaile izena arduraz erabiltzeko, eta biak isilean gordetzeko ere bai. Beraz, pertsona erabiltzaile bakoitzak irekia.araba.eus atarian bere sarrera kredentzialekin egiten diren ekintza guztien erantzukizuna edukiko du.
Pertsona erabiltzaileak bere kredentzialen baimen gabeko erabilera guztien berri eta bestelako segurtasun gorabehera guztien berri emango du jakin bezain laster.
-
3. Besterik adierazi ezean, jabetza intelektualaren babespean dauden edukiak, parte hartzaileek web orrian sartzen dituztenak, Creative Commons-eko Aitorpen 4.0 Espainia (CC-BY-SA 4.0) lizentziaren araupean geldituko dira.
-
4. Webgunerako sarreraren nahiz bertan agertzen den informazioaz egiten den erabileraren erantzukizuna sartzen denarena edo informazioa erabiltzen duenarena baino ez da. Arabako Foru Aldundiak ez du inolako erantzukizunik edukiko atarian aritzen diren pertsonen iritziak direla eta, ez eta web orrian sartzeak edo bertako informazioa erabiltzeak sortzen dituzten ondorio, kalte eta galerak direla ere. Hala ere, bere eskumenak erabiltzean men egin beharreko lege xedapenen aplikazioaren ondoriozko jardunek sortzen dituzten ondorioen, kalteen eta galeren erantzulea izango da.
-
5. Arabako Foru Aldundiak beretzat gordetzen du elkarbizitza demokratikorako printzipioak eta erabiltzeko baldintza hauek errespetatzen ez dituzten edukiak irekia.araba.eus ataritik bere kabuz ezabatzeko eskubidea. Gainera, behar den kasuetan bidezko legezko ekintzak abiarazi ahal izango ditu. Gainera, Arabako Foru Aldundiak beretzat gordetzen du erabiltzaile jakin batzuei sarbidea guztiz edo partzialki mugatzeko eskumena, horretarako egoki diren tresna teknologikoak erabiliz, baldin eta jakiten badu biltegiratu edota zabaldutako jarduera edo informazioa legez kontrakoa dela edo hirugarren baten ondasunak edo eskubideak urratzen dituela. Halaber, beretzat gordetzen du iraingarriak, gogaikarriak, itsusiak edo desegokiak diren erabiltzaile izenak ezabatzeko edo bertan behera uzteko ahalmena, eta gauza bera egiteko pertsona ezagunen edo entzutetsuen izenak, markak, errotuluak, sozietate izenak, leloak eta publizitate esaldiak bezalako erabiltzaile izenekin eta gizakiaren duintasunaren kontrakoak direnak bezalakoekin ere.
Halaber, atarian aritzen diren pertsonek aukera daukate erabiltzeko baldintza horiek urra litzaketen edukien, oharren edo erabiltzaileen berri emateko Euskararen eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzari. Salatzen dena egiaztatzen bada, Aldundiak edukiak eta oharrak ezabatu ahal izango ditu eta urratzaileari atarian sartzea eragotzi ahal izango dio, aurreko paragrafoetan xedatu den bezala.
-
6. Arabako Foru Aldundiak ez du bermatzen irekia.araba.eus atarian sartzean errorerik gertatuko ez denik, ez bertako edukietan dena zuzen dagoenik, ez eta behar bezala eguneratuta dagoenik ere, baina behar diren ahalegin guztiak egingo ditu errorerik ez gertatzeko eta edukiak zuzen eta eguneratuta egoteko. Nolanahi ere, Arabako Foru Aldundiak datuak zuzentzeko eskubidea bermatzen du formulario honen bidez: eskubide digitalak betearazteko eskaera..
-
7. Arabako Foru Aldundiak beretzat gordetzen du irekia.araba.eus atariko zerbitzuak edota edukiak bere kabuz hobetzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauak (Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren gardentasunarena, herritarren parte-hartzearena eta gobernu onarena) arautzen dituen parte hartzeko prozesuei buruzko zenbait tresna eta irizpideren arabera.
-
8. irekia.araba.eus-en aktibo dauden parte hartzeko prozesuen bitartez egin ezin diren herritarren ekarpen guztiak Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrera bideratu behar dira, norberak eramanda (Probintzia Plaza, 5, 01001 Gasteiz, Araba) edo internet bidez (egoitza elektronikoa), izapidetzeko edota erantzuteko.
HIRUGARRENA: ADINGABEAK
Adingabeek eskuratzen dituzten edukien eta zerbitzuen erantzukizuna haien ardura duten adin nagusikoek baino ez dute edukiko. Arabako Foru Aldundiak beti pentsatuko du atarian sartzen denean adingabeak bere gurasoen, tutorearen edo legezko ordezkariaren baimena daukala.
LAUGARRENA: COOKIE-EN POLITIKA
Zer dira cookieak?
Cookieak testu fitxategi txikiak, web orri batean sartzean ordenagailura deskargatzen direnak. Ez dira birus kaltegarriak, baizik eta interneteko zerbitzu askotarako ezinbestekoak diren tresnak.
Nolako cookieak erabiltzen ditu web orri honek?
Cookie teknikoak. Arabako Foru Aldundiak sortu ditu eta berak bakarrik kudeatzen ditu; cookie hauei esker web orrian barna ibil daiteke eta bertako aukerak eta zerbitzuak erabil daitezke.
Analisirako cookieak. Cookie hauek Arabako Foru Aldundiak edo datuen tratamenduaren ardura daukanak (AKGSA) erabiltzen ditu web orriaren erabilpena neurtzeko eta horren analisi estatistikoa egiteko.
Atariak ez du inoiz biltzen erabiltzaileen datu pertsonalik; web orrian barna nabigatzen dutenen pribatutasuna bermatuta dago.
Nola desaktibatu cookieak
Nabigatzaile gehienek modu automatikoan onartzen dituzte cookieak; hala ere, nahi izanez gero, ordenagailuaren konfigurazioa aldatu dezakezu cookieak onartzeko, eragozteko edo dagoeneko instalatuta dauzkazunak ezabatzeko.
- Nola konfiguratu cookieak Internet Explorer nabigatzailean
- Nola konfiguratu cookieak Google Chrome nabigatzailean
- Nola konfiguratu cookieak Firefox nabigatzailean
- Nola konfiguratu cookieak Safari nabigatzailean
SEIGARRENA: JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA. BERRERABILTZEKO LIZENTZIAK
irekia.araba.eus atariko eduki batzuen jabetza intelektualaren eskubidea Arabako Foru Aldundiarena da; eduki horiei berrerabiltzeko lizentzia orokorrak edo kasuan kasuko lizentzia bereziak aplikatuko zaizkie. Jabetza industrialaren eskubideak Arabako Foru Aldundiarenak dira; Aldundiak beretzat gordetzen ditu eskubide horiek guztiak.
Atari honetako informazioa erabiltzean baldintza hauetan ezartzen den zerbait urratzen bada, edo Arabako Foru Aldundiaren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei kalte eginez gero, Aldundiak legez dagozkion ekintzak abiaraziko ditu eta, gainera, erabilera horrek erantzukizuna ekarriko du.
Honako kasu hauetan ezin dira berrerabili atariko testuak, irudiak eta datu multzoak:
- Helburua legez kontrakoa denean edo administrazio publikoaren jarduna edo pertsona edo entitate baten printzipioak urratzen direnean.
- Informazioaren edukia aldatzen edo aizuntzen denean.
irekia.araba.eus atariko testuak eta irudiak (ikonoak, logoak, armarriak eta komunikazio markak izan ezik) lizentzia honen babespean daude: Creative Commons-Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0)>
Lizentzia horrek eskubidea ematen du:
- Informazioa kopiatzeko, banatzeko eta zabaltzeko.
- Informazioa oinarritzat erabiltzeko, hau da, informazioaren analisiaren edo azterketaren bidez obra berriak sortzeko.
- Informazioa merkataritza helburuekin zein bestelakoekin erabiltzeko.
- Informazioa aldatzeko, eraldatzeko eta moldatzeko (aldaketen berri emanez).
Baldintza hauek ezartzen ditu:
- Aitortu: informazioa non eskuratu den aitortu behar da, kopiaren edo deribazioaren azpian «Iturria: irekia.araba.eus» idatzi eta https://irekia.araba.eus// esteka ipinita; gainera, argi eta garbi zehaztu behar da ezer aldatu den, eta informazioa azkenekoz noiz eguneratu den adierazi behar da.
- Partekatu berdin: informazioa lantzen edo eraldatzen bada edo hura oinarritzat hartuta berria sortzen bada, ekarpena lizentzia beraren babespean banatu behar da.
Aldiz, irekia.araba.eus atariko datu multzoak Creative Commons-Aitortu (CC-by 4.0) lizentziaren babespean daude (besterik adierazi ezean). Honek eskubidea ematen du:
- Informazioa kopiatzeko, banatzeko eta zabaltzeko.
- Informazioa oinarritzat erabiltzeko, hau da, informazioaren analisiaren edo azterketaren bidez obra berriak sortzeko.
- Informazioa merkataritza helburuekin zein bestelakoekin erabiltzeko.
- Informazioa aldatzeko, eraldatzeko eta moldatzeko (aldaketen berri emanez).
Baldintza hauek ezartzen ditu:
- Informazioa non eskuratu den aitortu behar da, kopiaren edo deribazioaren azpian «Iturria: irekia.araba.eus» idatzi eta https://irekia.araba.eus/ esteka ipinita; gainera, argi eta garbi zehaztu behar da ezer aldatu den, eta informazioa azkenekoz noiz eguneratu den adierazi behar da. Informazioa berrerabiltzen duenak arduraz jokatu behar du inori ez pentsarazteko Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin aritu dela.
Nolanahi ere, dataset bakoitzak bere lizentzia dauka zehaztuta metadatuetan.
ZAZPIGARRENA: PRIBATUTASUNA POLITIKA