Neguko Bidezaintza Plana
Neguko bidezaintza planaren helburua da errepideetako segurtasuna bermatzea Arabako lurralde historikoan. Baliabide hau urriaren hasieran jarri ohi da abian eta apirilaren erdialdera arte izaten da martxan, nahiz eta indarraldia eguraldiaren araberakoa izaten den.
Horregatik, eta salbuespen gisa, plan hau baliozkoa izango da izotzarekin eta elurrarekin lotutako eguraldi txarra gertatzen denean (betiere programa operatibo berri bat onartu ez bada).
Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak kudeatuko du plana.