PRIBATUTASUN POLITIKA
Arduraduna:
Arabako Foru Aldundiko Foru Gobernu Kontseilua. Datu pertsonalen kudeaketa eta zaintza Diputatu Nagusiaren Kabinetearen Zuzendaritzari dagokio (helbidea: Probintzia Plaza z.g., 01001 Gasteiz, eta helbide elektronikoa: : gobernuirekia@araba.eus.
Hau da Datuen Babeserako Ordezkariarekin (DBO) harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: dbo-dpd@araba.eus.
Hau da Datuen Babeserako Ordezkariarekin (DBO) harremanetan jartzeko helbide elektronikoa:
Erabiltzaileen datuak balidatzeko urrats biko prozesu baten bidez, prozesu parte hartzaileetan parte hartu nahi duten erabiltzaileen berariazko baimena mezu elektroniko bat bidaliz lortzeko. Mezu horrek esteka bat izango du, pertsonak berak emandako helbide elektronikora, eta klikatu egin behar du berak. Sistema hori erabiliz berariazko baimena eman duten erabiltzaileen datuen alta baino ez da emango eta haiek baino ez dira tratatuko irekia.araba.eus-en.
Zer datu pertsonal tratatzen du irekia.araba.eus-ek?
Eskatzen dizkiogun datu pertsonalak irekia.araba.eus-en jasotzeko xederako egokiak, eta guztiz beharrezkoak direnak dira, eta inolaz ere ez dauka haiek emateko legezko betebeharrik. Nolanahi ere, guztiz beharrezkoak dira eskaintzen ditugun prozesu parte hartzaileei lotutako tratamendu jarduerak gauzatu ahal izateko, otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauak, gardentasunaren, herritarren parte hartzearen eta gobernu onarenak, xedatzen duenaren arabera, baita herritarren parte hartzearen eta lankidetzaren erregistroari lotutakoak ere.
Tratamendu jarduerak | Tratatzen diren datu pertsonalak |
---|---|
Erabiltzaile kontuak irekia.araba.eus-en jakinarazitako gai publikoei buruzko iritziak, ekimenak, iradokizunak eta kezkak helarazteko | Helbide elektronikoa |
Herritarren eta talde adierazgarrien parte hartze eta lankidetzarako erregistroa prozesu parte hartzaileak goiz jakinarazteko | Helbide elektronikoa |
Gehien bisitatutako edukiei buruzko datu estatistikoak. | Google Analytics aplikazioaren bitartez jasotako nabigazio datuak gehien bisitatutako edukiei buruzkoak. |
¿Qué datos se hacen públicos en irekia.araba.eus?
Tratamendu jarduerak | Tratatzen diren datu pertsonalak |
---|---|
Erabiltzaile kontuak irekia.araba.eus-en jakinarazitako gai publikoei buruzko iritziak, ekimenak, iradokizunak eta kezkak helarazteko | Hauek baino ez: erabiltzaileak bere borondatez erregistratzeko erabilitako izena edo ezizena, eta haren parte hartzeen historia (iritziak, iradokizunak, etab.). |
Herritarren eta talde adierazgarrien parte hartze eta lankidetzarako erregistroa prozesu parte hartzaileak goiz jakinarazteko | Batere ez |
Gehien bisitatutako edukiei buruzko datu estatistikoak. | Google Analytics aplikazioaren bitartez jasotako nabigazio datuak gehien bisitatutako edukiei buruzkoak. Urteko gardentasun txostenean argitaratuko dira. |
Zer xedez tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?
irekia.araba.eus-ek automatizatuta egiten ditu zure datu pertsonalen tratamendua, otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauak, gardentasunaren, herritarren parte hartzearen eta gobernu onarenak, jasotako prozesu parte hartzaileei buruzko eskumenak betetzeko. Egun, zerbitzu hauek eskaintzeko behar diren datuen tratamendua egiten du:
- irekia.araba.eus-en jakinarazitako gai publikoei buruzko iritziak, ekimenak, iradokizunak eta kezkak ematea.
- Prozesu parte hartzaileak goiz jakinaraztea
Noiz arte edukiko ditugu zure datuak?
Erabiltzaileak bere baimena ematen duen unetik eta baja eman, eskatu edo tratamendurako baimena kendu arte gordeko ditu irekia.araba.eus-ek datu pertsonalak. irekia.araba.eus-ek 10 egunez baino ez ditu gordeko erabiltzaileek emandako helbide elektronikoaren bidez balidatu ez dituzten kontuen alta eskabideak (egiaztatu zabor postaren –spam- zorroak, erroreak helbide elektronikoan sartzean, etab., zure alta ondo balidatu ahal izateko).
Baimena kentzeko aukera
Erregistratutako pertsonek eskubidea daukate baimena uneoro kentzeko, horrek kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren legezkotasunari eragin gabe.
Zer beste pertsona hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Egun, ez dago aurreikusita datuen nazioarteko lagapenik ez transferentziarik egitea, legezko betebeharrik egon ezean.
Zer eskubide dauzkate herritarrek eta nola erabil ditzakete?
Erabiltzaileek arloan dagozkien eskubideak erabil ditzakete, irekia.araba.eus atariak berak erregistratutako pertsonei eskaintzen dien bidearen bitartez. Zure profilean sistema bat ezarri du irekia.araba.eus-ek eskubide horiek erabiltzea errazteko: ikus “Zure profila”.
irekia.araba.eus-etik eskaintzen den aukeraz gain, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak aitortutako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, aurkaratzeko eta mugatzeko eskubideak erabili ahalko dituzu, Arabako Foru Aldundiaren erregistro bulegora joz (Probintzia Plaza, 5, 01001 Gasteiz, Araba), azken kasu horietan zure NANaren edo antzeko beste identifikazio agiri baten fotokopia erantsiz.
Argibide gehiago nahi izanez gero: https://web.araba.eus/eu/tratamenduen-lege-ohar-hedatua
Aipatutako eskubideei buruzko ereduak, inprimakiak eta informazio gehiago
Pertsona baten ustez arazo bat badago irekia.araba.eus-ek bere datuak tratatzen dituen moduarekin, bere erreklamazioak aurkez diezazkioke Arabako Foru Aldundiko datuen babeserako ordezkariari (DBO), dbo-dpd@araba.eus, edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzenean.