Informazio publikoaren eskaerei buruzko ebazpenak (eskaerei emandako erantzunak dira)

Foru aldundiak hilabeteko epea du idatziz erantzuteko eta eskatutako informazioa emateko. Gehienetan, erantzunak baietsiak izaten dira (hau da, eskatutako informazioa ematen da).

Baietsiak

Informazioa ukatzen den kasuetan, foru aldundiak ukatze horren arrazoia azaldu eta legez justifikatu behar du. Hiru ukatze mota daude:

1. Zati batean baietsitako ebazpena: Informazioa eman egiten da, baina partzialki. 19/2013 Legeak ainformazioa osorik eman ezin den kasuak aipatzen ditu. Adibidez: informazioak datu pertsonalak dituenean, edo ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea gainetik dagoenean.

Zati batean baietsiak

2. Ezetsitako ebazpena: informazioa ez da emango19/2013 Legean aurreikusitako mugaren bat gertatzen denean.

Ezetsiak

3. Ez onartutako ebazpena: ez da eskaera onartzen 19/2013 Legeak bost egoera jasotzen ditu, horeitako bat geratuz gero, ez da eskaera onartuko.

Ez onartuak