Gardentasunaren ebaluazioa

Gardentasunari eta informazio publikoaren eskuragarritasunari egindako ebaluazioa

Arabako Foru Aldundiak urtero txosten bat ematen du gardentasunaren arloan egindako lanaren berri emateko helburuaz. Txosten honen barruan hauek daude: publizitate aktiboaren eta  informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen arloetako eginbeharrak betetzeari buruzko informazioa.

  • Publizitate aktiboa: informazio publikorik garrantzitsuena, aldizka eta eguneratuta, biltzea eta era proaktiboan zabaltzea. 
  • Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: pertsona fisiko eta juridiko guztiek eskubidea dute Foru Aldundiaren eta foru sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeen eskuetan dagoen informazio publikoa eskuratzeko. 

Txosten honetatik ondoriztatzen da Foru Arauak eskatzen dituen eduki guztiak argitaratuta daudela gaur egun. Informazio publikoa eskuratzeko 2017an aurkeztu diren eskaeren kopurua 21 izan da.