Eguzki instalazio fotovoltaikoak

Saila

Nekazaritza, Kultura eta Kirola, Mugikortasun Jasangarria eta Bide Azpiegiturak

Informazio eskaera

Proiektuek izan ditzaketen ondorio adierazgarriei eta Nekazaritza, Kultura eta Kirola eta Mugikortasun Jasangarria eta Bide Azpiegiturak sailek egindako alegazioei buruzko txostenak. Txosten horiek Solaria Zierbena Solar 2, Solar 3, Solar 4 eta ebakuazio-azpiegitura komunen espedienteei buruzkoak dira. Hauek ere sartzen dira: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta, administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egiteko izapidea, eta aldatutako proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Erantzuna

Zati batean baiesten da informazio publikoa eskuratzeko eskaera. Mugikortasun Jasangarriko eta Bide Azpiegituretako Sailak egindako txostenetarako sarbidea ukatzen da, ez baitago 572/2024 Foru Aginduaren bidez aurkeztu eta jakinarazitako txostenez gain beste txostenik. Txosten horiek Sailak izapide horretan izan zuen parte-hartzea agortu zuten.

Ebazpena

INFOPU 77/2025