Arabako Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektoriala
Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektorialaren (BBIBALP) xede orokorra da Arabako Ibilbide Berdeen Sareko eta Bizikleta Bideen Foru Sarearen plangintza orokorra egitea, bultzatzea eta sustatzea.
Bere araudiaren helburua da: bi sareen helburu nagusiak, ezaugarri orokorrak eta indarrean dagoen bitartean garatzeko jarduera programa ezartzea; beti ere, ebaluazio ekonomikoa eta plana txertatzean, lehentasunen ezarpena barne hartuz.
BBIBALP onetsita, Bizikleta Bideei buruzko 4/2010 Foru Arauaren lehenengo xedapen gehigarriaren eta Ibilbide Berdeei buruzko 1/2012 Foru Arauaren hirugarren xedapen gehigarriaren agindua betetzen da. Horren arabera, Arabako Foru Aldundiak bizikleta bideen eta ibilbide verdeen araudia jasotzen duen lurralde plan sektorialaren proiektu bat egin eta Batzar Nagusiei aurkeztu behar die, onets dezaten.
Plana Ingurumenaren eta Hirigintza Sailak egin zuen. 2023-2027 Legegintzaldian, Lurralde Orekaren eta Lurralde Antolamenduaren Sailak kudeatuko du plana.
Informazio gehigarria
- Erakusketa ibiltari batek lurraldea zeharkatzen du udan, Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurraldearen Arloko Plana ezagutarazteko.
- Eraginaren aldez aurreko ebaluazioa
- 9/2023 Foru Araua, martxoaren 8koa, Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektorialari behin betiko onespena emateko.
- Memoria (A agiria)
- Hirigintzako araudia (B agiria)
- Jarduketa programa (C agiria)
- Dokumentazio grafikoa (D agiria)
- Partaidetza publikoa (E agiria)
- Ingurumen ebaluazioa (F agiria)
- Plangintzan duen eragina (1. eranskina)
- Arloko araudi osagarria (2. eranskina)