Arabako Lurralde Historikoko Mugikortasun Jasangarriko II. Plana (2025-2034)
Arabako Lurralde Historikoko Mugikortasun Jasangarriko II. Planak 2025-2034 aldirako garraioaren antolamendua orientatzeko politika eta jardunbide berriak ezartzen du. Planak bost kapitulu ditu:
- Arabako Garraioaren I. Plan Zuzentzailearen ebaluazioa.
- Arauen azterketa.
- Arabako mugikortasunaren egungo diagnostikoa.
- Helburuak, ekintza plana eta proposamenak.
- Inpaktua eta jarraipena.
Planaren behin betiko testua abenduaren 3ko 711/2024 Erabakiaren bidez onartu zen.
Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saila da Mugikortasun Jasangarriko II. Planaren arduraduna.
Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren 11/2023 Legeak Lurralde Historikoetako mugikortasun jasangarriko planak arautzen ditu eta, zehazki, horiek izapidatzean gardentasunaren eta parte-hartze publikoaren printzipioak bermatu beharko direla ezartzen du.
Horretarako, Arabako mugikortasunaren egungo diagnostikoaren plana egiteko fasean, partaidetza-prozesu bat egin zen herritarrekin eta Arabako kuadrilla eta toki-erakundeetako ordezkariekin, hiru kanalen bidez. Ikusi hemen partaidetza-prozesuen emaitzak.
Mugikortasun jasangarriaren plana egiteko fase guztiak amaitu ondoren, Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren diputatuaren uztailaren 15eko 407/2024 Foru Aginduaren bidez, bi hilabeteko epea ireki da, interesa duen edonork planaren hasierako testuari ekarpenak egin ahal izateko.
- serviciodetransportes@araba.eus helbide elektronikora, ahal bada
- Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16.4 artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan.
- Arabako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoan, eta Mugikortasun eta Garraio Zerbitzura zuzenduta daudela adierazi.
Planaren hasierako testuari alegazioak aurkeztea. Epea itxita dago,
2024/07/18 2024/09/17
Zuen ekarpenak bidal ditzakezue:
- Planaren proiektua aurkezteko prentsa aurrekoa
- 407/2024 Foru Agindua, uztailaren 15eko. Jendaurrean jartzea Arabako Lurralde Historikoko Mugikortasun Jasangarriko II. Planaren (2025-2034) hasierako testua
- Arabako Lurralde Historikoko Mugikortasun Jasangarriko II. Planak 2025-2034. Behin betiko testua.
- Nahitazeko txostenei eta alegazioei buruzko txostena
- Arabako Lurralde Historikoko Mugikortasun Jasangarriko II. Planak 2025-2034. Hasierako testua.