Zarataren aurka egiteko ekintza plana
Zarataren aurka egiteko ekintza planak 1513/2005 Errege Dekretua eta 213/2012 Autonomia Dekretua betetzeko egiten da. Plan honek erantzuna ematen die foru-errepideek eragindako zarata-inpaktuei, aztertutako lurraldearen osotasuna kontuan hartuta (eguneko batez besteko intentsitatea 6.000 ibilgailutik gorakoa duten bideak).
Honako Informazio publiko hau jasotzen du atal honek:
- Arabako foru errepideetako zarataren aurkako ekintza plana, 2025-2029 aldirako. Lehentasunezko jarduketa-eremuen betetze-maila (2016-2020) jasotzen du.
- Arabako foru errepideetako zarataren aurkako ekintza plana, 2016-2020 aldirako.
- Ekintza Plana eta Xehetasunezko Soinu Azterketak Abetxuku, Arangiz, Ariñiz eta Zuiako Lehentasunezko Jarduera Zonetarako.
Plana Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak egin zuen eta abuztuaren 4ko 547/2026 Foru Kontseiluaren Erabakian onartu zen. 2023-2027 Legegintzaldian, Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak kudeatuko du plana.
Jendaurrean jartzea behin-behineko onetsi den Arabako Lurralde Historikoko foru errepideen sareko zarataren aurkako ekintza plana. 2025-2029 aldia dokumentua.
Foru Gobernu Kontseiluaren abenduaren 16ko 772/2025 Erabakiaren bidez, behin-behineko onespena eman zaio Arabako Lurralde Historikoko foru errepideen sareko zarataren aurkako ekintza plana eta jendaurrean jartzea.
Plana eskura dago:
- Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko Errepide Zerbitzuan, Vitoria-Gasteizko Probintzia plazako 4 zenbakiko 4. solairuko bulego teknikoetan, jendea atenditzeko ordutegian,
- Araba Irekia, Arabako Foru Aldundiaren gobernu irekiaren atarian.
- afa-dfa@araba.eus helbide elektronikora, eta Errepide Zerbitzura zuzenduta daudela adierazi.
- Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16.4 artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan.
- Arabako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoan.
Jendeaurreko izapidea (itxita)
2025/12/26 2026/02/17
Ekarpenak bidali:
Bai eragindako udalei egindako kontsulten edo entzunaldiaren izapidearen barruan, bai jendaurrean jartzeko izapidearen barruan, zenbait alegazio edo idazki aurkeztu ziren, eta alegazio edo idazki horiek informatuta, erantzunda eta kontuan hartu dira Plana behin betiko onartzeko.
Arabako foru errepideetako zarataren aurkako ekintza plana, 2025-2029.