Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko informazioa

Saila

Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak

Informazio eskaera

2018ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan egindako behin-behineko likidazioari buruzko informazio publikoa eskatzea. Zehazki, ekitaldi horretan izandako ondare irabaziaren kalkuluari buruzko informazio zehatza. 

Erantzuna

Ez onartua:

Informazioa eskuratzeko eskaera izapidetzeko ez onartzea, 19/2013 Legearen lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoa dela eta; izan ere, informazio hori ez da informazio publikoa, baizik eta eskatzailea interesduna den prozedura baten dokumentazioari buruzko informazioa. Hori dela eta, eskaera dagokion administrazio unitateari helarazi zaio.

Ebazpena

INFOPU 9/2019