null Estrategia de la Bicicleta de Álava eu

Arabako Bizikletaren Estrategia (2021-2026)

                                        Arabako bizikletaren estrategia

Arabako bizikletaren estrategia erakunde eta gizarte entitateentzako gida bat da, Arabako herritarren artean bizikletaren erabilera sustatzeko. Estrategia hori mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuaren planteamendu global eta unibertsalaren esparruan kokatzen da; hau da, egungo mugikortasunaren inpaktu negatiboak murrizten dituena, auto pribatuaren erabilera murrizten duena eta garraio publiko eta ez-motordunen erabilera sustatzen duena.

Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasun Sailak sustatu zuen plana. 2023-2027 Legegintzaldian, kudeaketa Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailari dagokio).

    Arabako Bizikletaren Estrategia

    Estrategia prestatzeko prozesua partaidetzazkoa izan dadin eta, era horretan, hura egiteko prozesuan aintzat hartu daitezen bai administrazioen bai gizarte eta ekonomiako eragileen eta, oro har, herritarren ikuspegiak, kontsulta bat egitea planteatu da, jakiteko herritarrek eta erakunde adierazgarriek zer iritzi duten bizikletaren estrategiaren agirian jasotakoari buruz. 

    Interes taldeen parte hartzea

    Arabako Bizikletaren Estrategiaren azken dokumentuan honako erakunde hauen oharrak hartu dira kontuan:

    - Bizikletaren Kontseilua (Gasteizko bizikleteroak),

    - Kuadrillak,

    - Nekazaritza, Lurralde Oreka, Kultura eta Kirol (Kirol Zerbitzua) eta Ingurumen eta Hirigintza (Ingurumen Jasangarritasuneko Zerbitzua) foru sailak.

    Arabako Bizikletaren Estrategia onetsi aurreko kontsulta

    2021/07/29 2021/08/08

    Herritar, erakunde zein elkarteek, egoki baderitzote, bizikletaren estrategiaren agiriaren edukiari buruz duten iritzia adierazi ahal izango dute gobernantza@araba.eus helbide elektronikoko postontziaren bidez, agiria Arabako Foru Aldundiaren webgunean jartzen denetik aurrera, 10 egungo epean.