Arabako suhiltzaileen FEAko administrazio kontseiluaren aktak eta dokumentazioa

Saila

Berdintasuna, Euskara eta Gobernantza 

Informazio eskaera

Arabako Suhiltzaileak Foru Erakunde Autonomoaren Administrazio Kontseiluaren 2022ko irailetik aurrerako bileretako gai zerrenden eta akten kopia, bai eta kontseilariei bidalitako dokumentazioa (txostenak, etab.) ere.

Erantzuna

Zati batean baietsia:

  • Ezetsi egiten da honako hauei buruzko informazioa eskuratzeko aukera:
    • 2023ko uztailaren 18ko, abuztuaren 3ko eta 10eko, urriaren 10eko eta azaroaren 3ko bilkuretako akten kopia eskaerak, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 18. artikuluan eta otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauaren 34. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Ebazpena

INFOPU 22/2023