Bakarrik eta AFAren ardurapean dauden atzerritar adingabeei buruzko informazia

Saila

Gizarte Politikak

Informazio eskaera

2000tik 2020ra bitarteko informazioa, honako gai hauei dagokienez:

  • Bakarrik eta AFAren ardurapean dauden atzerritar adingabeen guztizko kopurua.

  • Haien nazionalitateak.

  • Arabako harrera zentroak.

  • Adingabe horien arretara bideratzen den aurrekontua.

  • Jasotzen duten prestakuntza motari buruzko datuak.  

  • Atxiloketen eta kondenen kopurua eta zein delitu edo arau-hausterengatik atxilotu/kondenatu dituzten. Era berean, berrerortzeak.

  • Marokorekin sinatutako aldebiko akordioaren arabera egindako aberriratzeen kopurua (martxoaren 22ko BOE-2013-3140).

  • Adin nagusiko egiten direnean izaten duten egoera edo estatusa

Erantzuna

Zati batean baietsia:

Batetik, ezin daiteke eskatu den informazio guztia eman; izan ere, gardentasunari, herritarren parte-hartzeari eta gobernu onari buruzko otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauan ezartzen denez, erakundeak eskura dituen datuak eman behar ditu, baina ez eskura ez dauzkanak.

Bestetik, erakunde honek eskura daukan informazioaren zati bat begiratzea ezetsi dugu, gardentasunari, herritarren parte-hartzeari eta gobernu onari buruzko otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauaren 31.4 artikuluan aipatzen diren mugak direla-eta. Ezin daiteke nazionalitateari, prestakuntzari, delituei eta arau-hausteei buruzko edota adin nagusiko egin ondorengo egoerari buruzko daturik eman, lurralde historikoan adingabeentzako zentro oso gutxi daudelako eta informazio hori emateak adingabeak identifikatzea ahalbidetu lezakeelako; zalantzarik gabe, adingabeen interes gorenaren kontrako ekintza litzateke, eta Arabako Foru Aldundiak interes hori zaindu behar du: atzerritar adingabeak erabat gizarteratzea zailduko luke.

Ebazpena

INFOPU 17/2021