AOT azterketaren aurreikuspen data

Saila

Enplegua, Merkataritza,Turismoa eta Foru Administrazioa

Informazio eskaera

Noiz aurreikusten den honen deialdia onetsi eta oinarri espezifikoak argitaratzea: Administrazio Orokorreko teknikari izateko (A taldea, A1 azpitaldea, 1521 kodea) karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa prozesua. Halaber, jakin nahi dut zenbat denbora pasako den hautaketa prozesu hori deitzen denetik lehenengo ariketaren egunera arte.

Erantzuna

Ezetsia:

Ezestea informazio publikoa eskuratzeko eskaera, une honetan zenbait hautaketa prozesu garatzen ari baitira, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea indarrean jartzearen ondorioz. Beraz, zaila da aurreikuspen zehatz bat egitea, eskatzaileak aipatzen dituen datak zehaztuta.

Ebazpena

INFOPU 37/2023