Eusko Jaurlaritzaren tutoretzapean dauden adingabeei buruzko informazioa

Saila

Gizarte Politikak

Informazio eskaera

Eusko Jaurlaritzaren administrazioaren tutoretzapeko adingabeei buruzko informazioa eskatu da, hain zuzen ere, tutoretzak iraun duen bitartean horietako zenbat izan diren ikerketa polizial edo judizialen xede, 2010eko urtarrilaren 1etik gaur egunera arte sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako edozein delituren biktima izan daitezkeelakoan. Halaber, informazio hori, ahal den neurrian, urtearen, biktima posibleen adinaren, sexuaren, nazionalitatearen (espainiarrak edo atzerritarrak) eta delitu motaren arabera xehatuta egotea eskatu da.

Erantzuna

Ezetsia:

Informazio publikorako sarbidea ukatzen da; izan ere, adingabeen bizitza pertsonalari buruzko datuak zabaltzeak kalte erreala eta egiazkoa eragin dezake adingabeen babesaren eremuan, Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren gardentasunaren, herritarren parte-hartzearen eta gobernu onaren otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauaren 31.4 artikuluak xedatzen duen bezala.

Ebazpena

INFOPU 3/2022