JENDAURREAN JARTZEA:

"Reziklaraba, Arabako Berrerabiltzeko Prestakuntza Zentroa ustiatzeko zerbitzua”-ren emakida kontratatzeko kostuen egituraren proposamena jendaurrean jartzea.

Arabako berrerabiltzeko prestakuntza Zentroa, Reziklaraba, Jundizko industrialdean dago, Vitoria-Gasteizen, eta eraikitzen amaitu dute. Zentro berri hori konpontzera eta berrerabiltzera bideratuta dago, eta urtean 6.400 tona tratatzeko ahalmena izango du.

Eraikuntza-lanak amaitzear daudenez, lizitazioa prestatzen ari dira instalazio berriek funtzionatu ahal izateko beharrezkoak diren ekipoen erosketa eta instalazioa kontratatzeko.

Kontratuan instalazioen finantzaketa, eragiketa eta mantentze-lanak ere sartuko dira.

Kontratazioaren baldintzak eta betekizunak administrazio preskripzio partikularren eta teknikoen agirietan ezarriko dira.

Espainiako Ekonomiaren Desindexazioari buruzko martxoaren 30eko 2/2015 Legea garatzen duen otsailaren 3ko 55/2017 Errege Dekretuaren 9. artikuluak xedatzen duenez, kostuen egituraren proposamenak nahitaezko jendaurrean jartzeko izapidea bete behar da 20 egun balioduneko epean. Iragarkia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da alegazioak egiteko epea.

Nola aurkeztu alegazioak?

Alegazioak egiteko epea: 2026/09/29-2026/10/27

Alegazioak Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren saileko Natura Ingurunearen Zuzendaritzari zuzendu behar zaizkio. Eta hauek dira aurkezteko moduak:

  • Bitarteko elektronikoen bidez: nahitaezkoa da pertsona juridikoaentzat, nortasun juridikorik gabeko erakundeentzat eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan adierazitako beste subjektu batzuentzat.
  • Paperean: herritarrek (pertsona fisikoek) ere egin dezakete euskarri fisikoan, Arabako Foru Aldundiaren erregistro orokorrean (Probintzia plaza 5, 01001 Vitoria-Gasteiz).