Ohiko galderak

Zer da Araba Irekia?

Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Irekiaren Ataria da eta Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren eta herritarren arteko elkarreraginerako elementu iraunkor gisa eratzen da. Helburu hauek ditu:

  1. Herritarren esku jartzea publizitaterako betebeharrak dituen informazioa.
  2. Herritarren entzute aktiboa sustatzea eta herritarren eta foru sektore publikoaren arteko elkarrizketa bultzatzea
  3. Herritarren partaidetza eta inplikazioa bideratzea gai publikoetan.
  4. Herritarren premiak identifikatzea eta lanabesak bideratzea herritarrek gai publikoetan zinez parte hartu ahal izateko.

Zer da publizitate aktiboa?

Herritarrei Arabako Foru Aldundiaren eta foru sektore publikoko entitateen jarduera helaraztera zuzendutako informazio publikoaren betebeharrak aldizka-aldizka eta modu eguneratuan argitaratzeko konpromisoa, bilketa eta zabalkunde proaktiboa da, betiere botere publikoek kontu emateko duten modua hobetze aldera.

Non aurkitu daiteke informazio hau Araba Irekian?

Zer da informazio publikoa?

Arabako Foru Aldundiak edo horren foru erakundeek, haien jarduerak egikaritzean, prestatu edo eskuratu duten informazioa.

Gai batzuek araudi berezia dute informazio publikoa eskuratzeko orduan, eta prozedura espezifiko baten arabera izapidetzen dira (hau da, ez da aplikagarria gardentasunari buruzko 1/2017 Foru Arauan araututako prozedura).

Araudi berezia duen informazio publikoa:

Horrelako eskaeretarako, izapide espezifiko batzuk daude, eta berariazko araudiaren arabera arautuko dira.

Informazio guztia al dago Irekia.Araba.eus atarian?

Atarian azaltzen da otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren gardentasunarena, herritarren parte-hartzearena eta gobernu onarenak, exijitutako informazio publikorik garrantzitsuena. Arian-arian publizitate aktiboari lotutako informazio guztia jasoko da informazio publikoaren katalogoan, ahalik eta modurik zabal eta sistematikoenean.

Atari honetan azaltzen dena baino informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, hori eska dezakezu informazio publikoa eskuratzeko eskaeraren eredu normalizatua betez. Eredu hori atari honetan dago eskuragarri eta Arabako Foru Aldundiaren erregistro bulegoetan eta herritarrak artatzeko bulegoetan.

Nola jasotzen da erantzuna?

Oro har, eskatzaileak hautatu duen formatuan ematen da informazioa.  Informazioa argitaratu bada, esango da nola lortu.
Edonola ere, honela jakinaraziko da erantzuna: 

Nork eskura dezake informazio publikoa?

Pertsona guztiek informazio publikoa eskuratzeko eskubidea dute. Hala ere, eskubide hori mugatu edo ukatu ahalko da oinarrizko legeriak ezarritakoaren arabera.

Irisgarritasunik gorenaren printzipioa eta salbuespenak

Arau orokorra gardentasuna edo irisgarritasuna da eta salbuespena ukoa edo mugak ezartzea.

Lege mailako xedapen batek aginduta edo oinarrizko eskubideren baten babesak derrigortuta baino ez dira egin behar salbuespenak, eta beren aplikazioan modu murriztailean interpretatu behar dira, dena delako informazioa zabaltzearen edo eskura jartzearen alde eginez. Kasu horietan, datu pertsonalak bereizteko eta informazioa modu partzialean eskuratzeko teknikak erabiliko dira

Zer egin dezaket ados ez banago?

  • Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezaket Gasteizko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hileko epean.
  • Erreklamazioa aurkez dezaket Arabako Foru Aldundiko Gardentasun eta Gobernu Onaren Foru Batzordearen aurrean, hilabeteko epean.

Zer arautzen du Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren gardentasunari, herritarren partaidetzari eta gobernu egokiari buruzko foru arauak?

Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoari dagokionez, haren xedea da honakoak arautzea:

  • Jarduera administratiboaren gardentasuna eta publizitatea..
  • Gobernu egokia eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea betetzeko baldintzak.
  • Politika publikoen ebaluazioa, eta
  • Herritarrek Arabako Lurralde Historikoko gai publikoetan duten partaidetza

Zeintzuk dira Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren gardentasunari, herritarren partaidetzari eta gobernu egokiari buruzko foru arauan ezarritakoa bete behar dutenak?

  • Zeintzuk dira Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren gardentasunari, herritarren partaidetzari eta gobernu egokiari buruzko foru arauan ezarritakoa bete behar dutenak?.
  • Zerbitzu publikoak ematen edo administrazio ahalmenak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak; Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren kontratuen esleipendunak, betiere informazio zehatzari dagokionez.
  • Euren jarduera Arabako Lurralde Historikoa garatzen duten eta foru sektore publikoaren funts publikoen konturako dirulaguntzak jasotzen dituzten alderdi politikoak, erakunde sindikalak eta enpresa erakundeak.
  • Entitate pribatuak, baldin eta aurrekontu ekitaldi batean foru sektore publikoko erakundeek emandako dirulaguntza publikoen zenbatekoa 100.000 euro baino gehiago bada edo urtean lortutako sarreren %40 edo gehiago laguntza edo dirulaguntza publikoak badira (5.000 euro gutxienez).

Araudi garapenean parte-hartzeko zer egin behar dut?

Herritarrek xedapen orokorrak egiterako orduan parte har dezakete, hau da, Foru Aldundiaren barruan sustatzen diren arau-ekimenak egiteko: foru-arauen aurreproiektuak, foru-dekretu arauemaileen proiektuak eta foru-dekretuen proiektuak

Informazio gehiago:

Gai hauei buruz maiz egiten diren galderak: